15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 2 8

Formulazio negatiboak saihestean beste arazo bat sortzen da, hizkuntzaren komunikazio-gaitasunaren

ezaugarri batzuk ez direla batukariak. Zenbat eta gutxiago izan, hobe. Arazo horren adibiderik

garbiena batzuetan independentzia esaten zaiona da; hau da, ikaslea zenbateraino dagoen a) solaskideak

hizketa egokitzearen mende, b) argibideak eskatzeko aukeraren mende eta c) esan nahi duena formulatzeko

laguntza jasotzeko aukeraren mende. Puntu horiek sarritan agertzen dira era positiboan formulatutako

deskribatzaileei erantsitako egoeretan; adibidez:

“Gai da berari zuzenean hizkuntza estandarrean eta gai arruntei buruz hitz egiten diotena uler -

tzeko, baldin eta, tarteka, solaskideek esaten diotena errepikatzen edo berriz formulatzen badute.

Gai da elkarrizketa erraz eta arruntetan zuzenean eta mantso esaten zaiona ulertzeko, baldin eta

solaskidea laguntzeko prest baldin badago.”

edo:

“Aski erraz parte hartzen du elkarreraginean egoera egituratuetan eta elkarrizketa laburretan,

baldin eta behar izanez gero solaskideak laguntzen badio.”

• Zehaztasuna: Deskribatzaileek ataza zehatzak edo atazak egiteko trebetasun-maila zehatzak

deskribatu behar dituzte. Bi ideia nabarmendu behar dira zehaztasunari dagokionez. Batetik, saihestu

egin behar dela deskribatzaileen zehaztasunik eza, adibidez, “Gai da estrategia-sail egokia erabiltze -

ko”. Baina zer dira estrategiak Egokia, baina zertarako Nola interpretatu behar da “sail” hitza

Zehaztasunik gabeko deskribatzaileen arazoa da erraz irakurtzen direla, eta oso erraz onartzen direla,

baina gerta daiteke bakoitzak bere erara interpretatzea. Bestetik, 1940ko hamarkadan printzipio bat

ezarri zen: eskala bateko faseen arteko bereizketak ez luketela egon behar kuantifikatzaileen baitan,

adibidez “baten bat” edo “gutxi batzuk” jarri ordez, eskalaren goragoko hurrengo mailan beste batzuk

jartzearen baitan (“asko” edo “gehiena”; edo “oso zabala” edo “neurrikoa” ordez “ona”). Bereizketek

errealak behar dute izan, ez hitzezkoak bakarrik, eta horrek esan nahi du batzuetan ezin egin direla

bereizketa zehatz eta adierazgarriak.

• Argitasuna: Deskribatzaileek gardenak izan behar dute, eta hizkuntza ez espezializatuan idatziak.

Ulertzeko oztopo izateaz aparte, batzuetan gertatzen da itxuraz bikain den deskribatzaile bati

argot-ukitua kentzen zaionean, ezerezean geratzen dela esanahiaren aldetik. Bestalde, deskribatzaileek

sintaxi errazarekin egon behar dute idatzita, eta egitura esplizitua eta logikoa eduki.

• Laburtasuna: Eskala holistiko edo globalekin lotzen den pentsamendu-eskoletako bat, Estatu

Batuetan eta Australian erabiltzen dena, ustez ezaugarri nagusi direnak paragrafo luze batean era integratzailean

lantzen saiatzen dena. Eskala horiek zerrenda integratzaile baten bidez lortzen dute zehaztasuna.

Aztertzaileek maila jakin bateko ikasle tipikotzat jotzen dutenaren irudi zehatza azaltzea dute

xedea, eta, horregatik, oso deskribapen-iturri onak dira. Hala ere, ikusmolde horrek bi eragozpen ditu.

Lehenengoa, ez dagoela benetan indibiduo tipikorik. Ezaugarriak era desberdinetan lotzen zaizkio

elkarri; eta, bigarrena, ia ezinezkoa dela ebaluazio-prozesuan bi esaldi baino gehiagoko deskribatzaile

bati erreferentzia egitea. Jakina, badirudi irakasleek nahiago izaten dituztela deskribatzaile laburrak.

Deskribatzaile argigarriak lantzeko proiektuan, irakasleek arbuiatu edo zatitu egiten zituzten hogeita

bost hitz baino gehiagoko deskribatzaileak (gutxi gorabehera bi lerro, letra normalean).

• Independentzia: Deskribatzaile laburrek bi alde on dituzte. Lehenik, ziur aski errazago deskribatuko

dute jarrera bat: “Bai, pertsona honek badaki hori egiten”, erantzuterik bada. Beraz, deskriba-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!