15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7 2

Bermatu egin behar da ahozko ulermenaren azterketa egiten zaien pertsona orok baldintza berak

dituztela. Antzera esan daiteke, mutatis mutandis, idatzizko ulermenari eta ekoizpenari dagokienez ere.

Irakasleek eta aztertzaileek, era berean, kontuan hartu behar dute gizarte-baldintzek eta denboraren

presioak ikasgelako ikaskuntzan eta elkarreraginean eragiten duten efektua, eta baita une jakin batean

ikasle baten gaitasunean edo ikasleak jarduteko duen ahalmenean izan dezaketen eragina ere.

4.1.4 Erabiltzailearen/ ikaslearen adimen-testuingurua

Kanpo-testuingurua gizabanakotik erabat independentea da, nabarmen, eta oso antolaketa aberatsa du.

Munduaren artikulazio oso egokitua eratzen du, eta komunitate bakoitzaren hizkuntzan nabarmen

sumatzen da artikulazio hori. Hizkuntza horren hiztunek barneratu egiten dute heldu, hezi eta esperientzia

hartu ahala, beraientzat garrantzitsua den heinean, bederen. Komunikazio-ekintzaren funtsezko

eragile den aldetik, ordea, bereizi egin behar ditugu, batetik, kanpo-testuinguru hori, aberatsegia

bere gain eragiteko edo bere osotasunean hartaz ohartzeko, eta, bestetik, erabiltzailearen edo ikaslearen

adimen-testuingurua.

Kanpo-testuingurua honako elementu hauen bidez iragazten eta interpretatzen du erabiltzaileak:

• perzepzio-aparatua;

• arreta-mekanismoak;

• epe luzeko esperientzia, oroimenari, asoziazioei eta ñabardurei eragiten diena;

• objektuen, gertaeren eta abarren sailkapen praktikoa;

• ama-hizkuntzaren hizkuntz kategoriak.

Eragile horiek guztiek dute zeresana ikasleak testuinguruaz duen perzepzioan. Kanpo-testuinguruaren

perzepzioak adimen-testuingurua nola hornitzen duen komunikazio-ekintzarako, erabiltzaileari

dagokionez, honako alderdi hauen mende dago:

• komunikazioa hasterakoan dituen asmoak;

• pentsamendu-ildoa: berariaz arreta ematen zaien pentsamenduak, ideiak, sentimenak, sentipenak,

iritziak eta abar;

• itxaropenak, aurreko esperientzien araberakoak;

• gogoeta, pentsamenduaren prozesuek esperientzian duten esku-hartzeari buruz (adibidez:

dedukzioa eta indukzioa);

• ekiteko erabakia dakarten beharrak, bulkadak, motibazioak, interesak:

• ekintza-aukera mugatzen eta kontrolatzen duten baldintzak eta mugak;

• gogo-aldartea (nekea, asaldura, etab.), osasuna eta norberaren ezaugarriak (ikus 5.1.3. atala).

Horrela, adimen-testuingurua ez da mugatzen bertatik bertara beha daitekeen kanpo-testuinguruaren

informazio-edukira. Pentsamenduaren ildoan erabateko eragina izan dezakete oroimenak, bildutako

ezagutzek, irudimenak eta bestelako barne-ezagutza eta emozio-prozesu batzuek. Kasu horretan,

sortzen den hizkuntzak ez du lotura sendorik ikus daitekeen kanpo-testuinguruarekin. Eman dezagun,

adibidez, ezaugarri bereizgarririk edo espezifikorik ez duen areto batean azterketa egiten dioten norbait,

edo matematikaria edo olerkaria bere estudioko mahaian.

Kanpoko baldintzak eta mugak garrantzitsuak dira erabiltzaileak edo ikasleak ezagutzen eta onartzen

dituen (edo ez dituen) neurrian eta haietara egokitzen den (edo ez den) neurrian. Horretan eragin

handia izango du gizabanakoak, bere gaitasun orokorren arabera –adibidez, aurretiko ezagutzen, balioen

eta sinesmenen arabera–, egoera nola interpretatzen duen (ikus 5.1 atala).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!