15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 2

1.2 Europar Batasunaren hizkuntz politikaren xedeak eta helburuak

Erreferentzia Markoak Europako Kontseiluaren helburu nagusia betetzen du, Ministro Batzordearen R

(82) 18 eta R (98) 6 gomendioetan zehazten denaren arabera: "bere kideen artean batasun estuagoa

lortu" eta, xede hori lortzeko, "kulturaren esparruan ekimen bateratuak bideratu".

Europako Kontseiluaren Kultur Arloko Elkarlanerako Kontseiluak, sortu zenetik, hizkuntza modernoei

buruzko epe ertainerako zenbait proiektu lantzen dihardu, eta Europako Kontseiluko Ministro

Batzordearen R (82) 18 gomendioaren hitzaurrean ezarritako honako hiru oinarri nagusi hauei esker

eman dio koherentzia eta jarraitasuna bere zereginari:

• Europako kultura eta hizkuntzen ondarea balio handiko baliabidea da, babestu eta garatu beharrekoa,

eta ezinbestekoa da hezkuntzan ahaleginak egitea aberastasun hori, orain arte bezala

komunikaziorako oztopo izan ordez, elkar aberasteko eta ulertzeko tresna izan dadin.

• Europako hizkuntza modernoak hobeto ezagutuz, elkar ulertuz eta elkarlanean arituz, aurreiritziak

eta diskriminazioa alde batera baztertuz, eta ez bestela, lortuko dira ama-hizkuntza desberdinak

darabiltzaten europarren arteko komunikazioa eta harreman egokiak, hau da, Europa

barruko mugikortasuna.

• Europako estatu kideek batasun handiagoa lor dezakete hizkuntza modernoen ikaskuntzan eta

irakaskuntzan politika nazionalak erabili edo prestatzeko, baldin eta politika horiek elkarlanaren

eta koordinazioaren bidez finkatzeko hitzarmen egokiak lortzen badituzte.

Printzipio horiek betetzearren, Ministro Batzordeak honako eskari hauek egin zizkien estatu

kideei:

• (F14) Hizkuntza modernoen ikaskuntzaren arloan irakaskuntza- eta ebaluazio-metodoak lantzen

eta materialak sortzen eta erabiltzen diharduten gobernuko eta gobernuz kanpoko erakundeek,

ikus-entzunezko materialen sortzaile eta erabiltzaile diren erakundeak barne hartuta,

Nazio barneko nahiz nazioarteko elkarlana susta dezatela.

• (F17) Neurri egokiak har ditzatela Europa guztian informazio-trukea bideratzeko sistema bat

finkatzeko; sistema horrek bere baitan hartu beharko lituzke hizkuntzen ikaskuntzaren, irakaskuntzaren

eta ikerketaren alderdi guztiak. Eta har ditzatela, orobat, informazioaren teknologiaren

erabilera zabaltzeko bideak.

Horren ondorioz, CDCC kontseiluak (Kultur arloko Elkarlanerako Kontseilua), eta bereziki kontseilu

horren Hezkuntzarako Batzordeak eta bertako Hizkuntza Modernoen Sailak, ahalegin handia

egin dute herrialde kideen eta gobernuz kanpoko erakundeen lana sustatzen, bultzatzen eta koordinatzen,

oinarrizko printzipio horien arabera hizkuntzen ikaskuntza hobetzeko eta, zehazki, R (82) 18ren

eranskinean agertzen diren neurri orokorrak gauzatzeko.

Honako hauek dira neurri orokor horiek:

1. Ziurtatu, ahal den neurrian, gizarteko sektore guztiek baliabide eraginkorrak dituztela beste

estatu kide batzuetako (edo herrialde bereko beste erkidego batzuetako) hizkuntzez jabetzeko

eta hizkuntza horiek erabiltzeko trebetasunak hartzeko. Izan ere, horrek komunikazio-behar

orokorrak asetzen lagunduko die, honako alderdi hauetan bereziki:

1.1 Beste herrialde bateko eguneroko bizitzan ongi moldatzen eta norberaren herrialdean

bizi diren atzerritarrei horretan laguntzen.

1.2 Beste hizkuntza batean hitz egiten duten gazteekin zein helduekin informazio- eta ideiatrukea

bideratzen, eta nork bere sentimenak eta pentsaera transmititzen.

1.3 Beste herri batzuen bizimodu eta pentsamoldea eta haien kultur ondarea hobeto ulertzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!