15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 4 1

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zein elementu gramatikal, kategoria, klase, egitura, prozesu eta gramatika-erlazio

jakin beharko dituen ikasleak, nola trebatuko den horretarako, edo zer eskatuko zaion

horri dagokionez.

5.2.1.3 Gaitasun semantikoa

Ikasleak esanahia antolatzeko moduaz duen kontzientzia eta kontrola adierazten du gaitasun semantikoak.

Semantika lexikalak hitzen esanahiarekin zerikusia duten alderdiak aztertzen ditu:

• Hitzek testuinguru orokorrarekin duten zerikusia:

– erreferentzia;

– konnotazioa;

– nozio espezifiko orokorren adierazgarritasuna.

• Hitzen arteko erlazio semantikoak:

– sinonimoak/antonimoak;

– hiponimoak/hiperonimoak;

– erregimen semantikoa;

– zatiaren eta osotasunaren arteko erlazioak (metonimia);

– osagaien analisia;

– itzulpeneko baliokidea.

Semantika gramatikalak elementuen, kategorien, egituren eta prozesu gramatikalen esanahia

aztertzen du (ikus 5.2.1.2. atala).

Semantika pragmatikoak harreman logikoak aztertzen ditu, adibidez, ordezkatzea, aurrez suposatzea,

inplikazioa, etab.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zer motatako harreman semantikoa garatu edo izan beharko duen ikasleak, edo nola

trebatuko den horretarako, edo zer eskatuko zaion horri dagokionez.

Esanahiari dagozkion alderdiak funtsezkoak dira komunikaziorako, jakina, eta Erreferentzia Marko

honetan behin baino gehiagotan aipatuko dira (ikus 5.1.1.1. atala).

Gaitasun linguistikoa ikuspegi formaletik aztertzen da hemen. Hizkuntzalaritza teorikoaren edo

deskribatzailearen ikuspegitik, hizkuntza bat sistema sinboliko izugarri konplexua da. Hemen bezala,

komunikazio-gaitasunaren osagai ugari eta askotarikoak bereizteko saioa egiten denean, zilegitasun

osoz esan daiteke egitura formalen ezagutza (hein handian inkontzientea) eta egitura horiek erabiltzeko

ahalmena osagai horietako bat direla. Bestelako kontu bat da zenbaterainoko analisi formala sartu

beharko litzatekeen, hala behar izanez gero, hizkuntzaren ikaskuntzan edo irakaskuntzan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!