15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3 8

Nolanahi ere, argitu behar dugu, berriro ere, Erreferentzia Markoak hizkuntzaren bereganatze, ikaskuntza

eta irakaskuntzari buruz duen zeregina. Demokrazia pluralistaren oinarrizko printzipioei jarraituz,

Markoaren asmoa ez da integratzailea, gardena eta koherentea izatea huts-hutsik; irekia, dinamikoa

eta ez dogmatikoa ere izan nahi du. Horregatik, ez du inoren alde egingo gaur egungo hizkuntza

bereganatzeko prozesuaren izaerari eta prozesu horrek hizkuntzen ikaskuntzarekin duen loturari buruzko

eztabaida teorikoetan, eta ez da hartu behar hizkuntzen irakaskuntzaren ikuspegi jakin bati atxikitako

lantzat ere, ez baitu ikuspegi jakin bat hobesten besteak alde batera utzita.

Hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan diharduten pertsona oro beren oinarri teorikoak eta prozedura

praktikoak ahalik eta argien eta gardenen azaltzera bultzatzea da lan honen eginkizuna.

Eginkizun hori betetzeko xedeaz, Erreferentzia Markoak kategoriak, parametroak, irizpideak eta

mailaketak proposatzen dizkie erabiltzaileei, eta litekeena da, tresna horiei esker, erabiltzaileek uste

zuten baino aukera-sail zabalagoa kontuan hartzea, edo planteamendu tradizionalak, berrikusi gabe

zeudenak eta oraindik lanean erabiltzen direnak, zalantzan jartzea. Horrek ez du esan nahi jarrera

horiek okerrak direnik; esan nahi duena da komeni dela planifikazioa egiteko ardura dutenek berriro

ere teoria eta praktika ikuskatzea, beste profesional batzuek beren kabuz, eta, batez ere, Europako beste

herrialde batzuetan, hartu dituzten erabakiak kontuan hartzeko.

Erreferentzia Marko zabala eta “neutrala” izateak ez du esan nahi, noski, jarduera-ildo jakin bati

jarraitzen ez dionik. Marko hau proposatzean, Europako Kontseiluak ez ditu baztertu 1. kapituluan

azaldu diren printzipioak, ezta Ministroen Batzordeak herrialde kideetako gobernuei egindako R

(82)18 eta R(98)6 gomendioak ere.

• 4. eta 5. kapituluetan hizkuntzaren edozein erabiltzaile edo ikaslek hizkuntza horren beste erabiltzaile

batzuekin komunikatzeko behar dituen ekintzak eta gaitasunak aztertzen dira bereziki.

• 6. kapituluak garapen hori bideratzeko behar diren gaitasunak lantzeko moduak azaltzen ditu.

• 7. kapituluan atazek hizkuntza baten erabileran eta ikaskuntzan duten zeregina sakon aztertzen

da. Hala ere, oraindik aztertzeke gelditzen dira ikuspegi eleanitza eta kulturanitza hartzeak dakartzan

azken ondorioak. 6. kapituluan, beraz, gaitasun eleanitzaren garapena eta izaera aztertuko

dira;

• 8. kapituluan aztertuko da xeheago gaitasun horrek hizkuntzen irakaskuntzaren dibertsifikazioan

eta hizkuntz politiketan duen eragina.

2.4 Ebaluazioa

Dokumentu hau “hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia

Marko bat” da. Orain arte, hizkuntzaren erabilerari eta hizkuntzaren erabiltzaileari erreparatu zaie, eta

horiek irakaskuntzan eta ikaskuntzan dituzten ondorioei.

9. kapituluan, azken kapituluan, Erreferentzia Markoak ebaluazioari buruz duen zeresana azalduko

da. Kapitulu horretan Markoa erabiltzeko honako hiru modu nagusi hauek aipatzen dira:

1. Azterketen eta proben edukia zehazteko.

2. Ikaskuntzako helburu bat lortu den ala ez zehazteko irizpideak finkatzeko; bai ahozko zein idatzizko

saio zehatz baten ebaluaziorako helburuak, bai irakasleak, ikaskide batek edo norberak

ebaluazio jarraitua egitearekin zerikusia duten helburuak lortu diren jakiteko irizpideak finkatzeko.

3. Probetan eta azterketetan hizkuntza baten gaitasun-mailak deskribatzeko; horri esker, egiaztagiri-sistema

desberdinak alderatu ahal izango dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!