15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 7 6

rri batean, baina litekeena da horiei esker ikasleek egitura eta kategoria berriekin topo egitea,

eta ikasle trebeek halakoak lehenago ikastea erabilera aktiborako oinarrizkoagoak diren beste

batzuk baino.

• H1ez jabetzeko ordena naturalari erreparatuta, kontuan har daiteke ordena hori H2ren garapenaren

planifikazioan.

Erreferentzia Markoak ezin du kontsultarako gramatiken tokia hartu edo ordena zorrotz bat ezarri

(nahiz eta eskalen araberako mailaketak hautaketa egitea eskatzen duen eta horrekin nolabaiteko ordena

bat ezartzea ere badakarren, maila orokorrean), baina, gutxienez, profesionalen erabakiak ezagutzera

emateko aukera eman dezakeen eredu bat eskaintzen du.

Esaldia, berez, deskribapen gramatikalaren alorra dela uste ohi da. Hala ere, barne erreferentzia

batzuk edo testuen artekoak (adibidez, izenordeen erabilera anaforikoa, aditz pronominalak eta adberbioak),

gehiago dira gaitasun linguistikoaren barruan lantzeko, gaitasun pragmatikoaren barruan lantzeko

baino.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zer oinarri jarri den elementuak, kategoriak, egiturak, prozesuak eta erlazio gramatikalak

aukeratzeko.

• Nola transmititzen zaien ikasleei elementu horien esanahia.

• Zer funtzio duen gramatika kontrastiboak hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan.

• Zenbateko garrantzia ematen zaien hedapenari, jariotasunari eta zuzentasunari, esaldien

egitura gramatikalari dagokionez.

• Zenbateraino den beharrezkoa ikasleei gogoeta eginaraztea ama-hizkuntzan gramatikak

duen garrantziari buruz, xede-hizkuntzari buruz, eta ama-hizkuntzaren gramatikaren

eta xede-hizkuntzaren gramatikaren arteko erlazioari buruz.

Nola espero da ikasleak edota nola eskatzen zaio ikasleari gaitasun gramatikala garatzea

a) era induktiboan, gai gramatikal berriak agertzen diren benetako testuen bidez;

b) era induktiboan, berariaz prestatutako testuetan elementu, kategoria, egitura eta arau gramatikal

berriak gehituz, horien forma, funtzioa eta esanahia erakusteko;

c) b)n bezala, baina azalpenak eta ariketa formalak gehituta;

d) paradigma formalen, forma gramatikalen koadroen aurkezpenak eginez, azalpenak eta ariketak

erantsiz, eta bigarren hizkuntzan edo ama-hizkuntzan egindako metahizkuntza egokia

erabiliz;

e) ikasleak hipotesiak formulatzera eta, behar izanez gero, hipotesi horiek beste era batera

adieraztera bultzatuz.

Ariketa formalak erabiltzen badira, honako hauek edo hauetako batzuk erabil daitezke:

a) hutsuneak bete;

b) eredu jakin bati jarraituz esaldiak egin;

c) aukera anitzeko ariketak;

d) kategoria gramatikalak ordezteko ariketak (singularra/plurala, oraina/iragana, aktiboa/pasiboa,

eta abar.);

e) esaldiak elkarrekin lotu (adibidez, menpeko esaldiak: erlatibozkoak, adberbiozkoak, kausazkoak,

kontzesiboak);

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!