15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6. kapitulua

Hizkuntzaren ikaskuntza eta irakaskuntza

1 5 7

Sarrera

Kapitulu honetan honako galdera hauei erantzuten saiatuko gara:

• Nola irits daiteke ikaslea atazak, jarduerak eta prozesuak gauzatzera eta komunikaziorako behar

dituen gaitasunak garatzera

• Nola erraz ditzakete prozesu horiek irakasleek, beren laguntza-zerbitzuez baliatuta

• Nola planifika ditzakete ongi hizkuntza modernoen kurrikuluak hezkuntza-arloko agintariek

eta erabakitzeko ahalmena duten beste pertsona batzuek

Lehenik eta behin, ordea, sakonago aztertu behar ditugu ikaskuntzaren helburuak.

6.1 Zer ikasi edo bereganatu behar dute ikasleek

6.1.1 Ikaskuntzaren helburuak

Hizkuntzen ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren helburuei eta xedeei buruzko baieztapenak egiterakoan,

kontuan hartu beharko lirateke ikasleen eta gizartearen beharrak, ikasleek behar horiek asetzeko gauzatu

behar dituzten atazak, ekintzak eta prozesu linguistikoak, eta hori lortzeko garatu behar dituzten

gaitasun eta estrategiak. Horregatik, hain zuzen ere, erabat gaitutako hizkuntzaren erabiltzaile bat zer

egiteko gai den zehazten saiatu gara 4. eta 5. kapituluetan, eta orobat saiatu gara jarduera hori ahalbidetzen

duten ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak aztertzen. Ahalik eta era integratzaileenean egin da

lan hori, gainera, kontuan hartuta ezin jakin daitekeela ikasle bakoitzari zein jarduera irudituko zaizkion

garrantzizko. Kapitulu horiek diotenez, komunikazio-gertaeretan erabateko eraginkortasunez jarduteko,

ikasleek honako hauek ikasi edo bereganatu beharko dituzte:

• behar diren gaitasunak, 5. kapituluan zehaztuak.

• gaitasun horiek praktikara eramateko ahalmena, 4. kapituluan aztertua.

• gaitasunak praktikara eramateko behar diren estrategiak erabiltzeko ahalmena.

6.1.2 Garapena gidatzea

Hizkuntzen ikasleen garapena adierazteko edo gidatzeko, lagungarria da beren ahalmenak hurrenez

hurreneko mailetan edo eskaletan deskribatzea. Eskala horiek zegokien tokian azaldu dira 4. eta 5.

kapituluetan. Ikasleen garapena era grafikoan adierazteko, beren hezkuntza orokorreko lehen etapetan,

etorkizuneko ikasketetan zer premia izango dituzten aurreikus ezin daitekeenean, edo ikaslearen gaitasun

linguistikoaren ebaluazio orokorra egin behar denean, oso baliagarria eta praktikoa izan daiteke

kategoria horietako batzuk konbinatzea, hizkuntz ahalmenaren laburpen-karakterizazioa egiteko, 3.

kapituluko 1. koadroan agertzen den moduan.

Malgutasun handiagoa ematen duten eskemak ere badira, adibidez 3. kapituluko 2. koadroa, ikaslearen

autoebaluaziorako prestatua. Koadro horretan hizkuntz jarduerak mailakatuta eta bereiz ematen dira,

nahiz eta horietako bakoitza era orokorrean aurkezten den berriro ere. Aurkezpen horrek aukera ematen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!