15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8 9

ENTZUTEZKO ULERMEN OROKORRA

C2

C1

B2

Gai da ahozko edozein hizketa ulertzeko, baita ama-hizkuntza dutenen lastertasunean

esana bada ere, aurrez aurreko elkarrizketetan nahiz hedabideetatik datozenetan.

Gai da bere espezialitateaz haragoko gai abstraktu eta konplexuei buruzko diskurtso

luzeei jarraitzeko, nahiz eta litekeena den xehetasunen bat egiaztatu behar izatea,

batez ere hiztunaren azentuarekin ohituta ez badago.

Gai da esamolde idiomatiko eta lagunarteko asko ezagutzeko eta erregistro-aldaketaz

ohartzeko.

Gai da diskurtso luze bati jarraitzeko, baita oso argi egituratua ez denean edo

ideien arteko lotura ustezkoa soilik denean eta era esplizituan adierazita ez dagoenean

ere.

Gai da edozein hizkera estandar ulertzeko, bai aurrez aurreko elkarrizketetan bai

hedabideetakoetan, bizitza pertsonalari, sozialari, akademikoari edo profesionalari

buruzko gai arrunt edo ez arruntei buruz. Zarata gehiegi egoteak, diskurtsoak egitura

egokia ez izateak eta hizkuntzaren ohiko esamoldeak erabiltzeak eragina izan

dezake ikaslearen ulermen-gaitasunean.

Gai da formaren eta edukiaren ikuspegitik konplexua den diskurtso baten ideia

nagusiak ulertzeko, hizkuntza estandarrean esana bada, izan gai zehatzei buruzkoa

nahiz gai abstraktuei buruzkoa, baita bere espezialitatearen baitako eztabaida

teknikoei buruz bada ere.

Gai da diskurtso luzeak eta argudio-ildo konplexuei jarraitzen dietenak ulertzeko,

baldin eta gaia nahiko ezaguna bada eta markatzaile esplizituak ematen badira

azalpenaren egituraz ohartzeko laguntza gisa.

B1

Gai da eguneroko gaiei edo laneko gaiei buruzko informazio zehatza ulertzeko eta

mezu orokorrak nahiz xehetasun espezifikoak ulertzeko, baldin eta diskurtsoak egitura

argia badu eta azentu normalarekin ahoskatua bada.

Gai da lanari, eskolari, aisiari… buruzko eguneroko gaien gaineko diskurtso argien

eta hizkuntza estandarrekoen ideia nagusiak ulertzeko, baita kontakizun laburretakoak

ere.

A2

Gai da behar zehatzei aurre egiteko adina ulertzeko, baldin eta diskurtsoa argi egituratua

eta poliki ahoskatua bada.

Gai da berehalako lehentasuna duten arloei buruzko esaldi eta adierazpenak ulertzeko

(adibidez, norberari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketak,

bizitokia, lanbidea), baldin eta diskurtsoa argi eta mantso ahoskatua bada.

A1

Gai da mantso eta kontuz ahoskatutako diskurtso bat ulertzeko, baldin eta hiztunak,

esanahiaz jabetzeko astia emateko, etenaldi luzeak egiten baditu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!