15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 2 4

Dagoeneko definitu ditugun elkarreraginezko eta bitartekotza-jarduerez gainera, beste asko daude

hizkuntzaren erabiltzaile edo ikasleak estimulu testual bati erantzun testual bat ematea eskatzen dutenak.

Estimulu testuala izan daiteke ahozko galdera bat, idatzizko jarraibide multzo bat (adibidez, azterketa

bateko testua), testu diskurtsibo bat (benetakoa nahiz erredaktatua) edo aukera horien guztien konbinazioa.

Eskatzen den erantzun testuala, bestalde, askotarikoa izan daiteke, hitz bakarrekoa edo hiru

ordu edo gehiagoko iraupena duena. Bai sarrerako testuak (estimulua) bai irteerakoak (erantzuna)

ahozkoak nahiz idatzizkoak izan daitezke, eta H1ekoak nahiz H2koak. Bi testuen arteko loturari dagokionez,

testuek esanahi bera izan dezakete edo ez. Horrenbestez, nahiz eta ez kontuan hartu ikasleak

H1eko estimulu bati erantzuteko H1en testu bat sortzea eskatzen duten jarduerek hizkuntza modernoen

irakaskuntzan edo ikaskuntzan bete dezaketen zeregina (osagai soziokulturalari dagokionez, sarri

gertatzen den moduan), hogeita lau jarduera inguru bereiz daitezke; adibidez, ondoren (6. koadroan)

agertzen direnak, sarrerako nahiz irteerako materiala xede-hizkuntzakoa dutenak.

Input edo sarrerako

testua

Output edo irteerako testua

Hedabidea Hizkuntza Hedabidea Hizkuntza Esanahia Jarduera- mota

mantendu (adibideak)

Ahozkoa H2 Ahozkoa H2 Bai Errepikapena

Ahozkoa H2 Idatzizkoa H2 Bai Diktaketa

Ahozkoa H2 Ahozkoa H2 Ez Ahozko galdera/

erantzuna

Ahozkoa H2 Idatzizkoa H2 Ez H2-n egindako

ahozko galderen

idatzizko erantzuna

Idatzizkoa H2 Ahozkoa H2 Bai Irakurketa ozena

Idatzizkoa H2 Idatzizkoa H2 Bai Kopia,

transkribapena

Idatzizkoa H2 Ahozkoa H2 Ez H2-n idatzitakoen

ahozko erantzuna

Idatzizkoa H2 Idatzizkoa H2 Ez H2-n idatzitakoei

erantzuteko idatzia

6. koadroa

Nahiz eta “testuz testuko” jarduerak oso gutxitan gertatzen diren hizkuntzaren eguneroko erabileran,

oso ugariak dira hizkuntzaren ikaskuntzan edo irakaskuntzan eta azterketetan. “Esanahia mantentzeko”

jarduera mekanikoak (errepikapena, diktaketa, ozen irakurtzea, transkribapen fonetikoa)

gainbehera etorri dira hizkuntzen irakaskuntzan; izan ere, gaur egun, hizkuntzen irakaskuntza komunikaziora

bideratuta dago, eta jarduera horiek artifizialtzat eta kaltegarritzat hartzen dira. Baliabide

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!