15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 5 5

AHOZKO JARIOTASUNA

C2

C1

B2

Gai da diskurtso luze bat adierazteko, jariotasunez eta ahalegin handirik egin gabe.

Pentsatzen duena adierazteko hitz egokiena zehatz zein den erabakitzeko eta adibide

edo azalpen egokia bilatzeko bakarrik isiltzen da.

Gai da jariotasunez eta bat-batean jarduteko, ahalegin handirik egin gabe.

Kontzeptualki zaila den gai batek bakarrik eten dezake diskurtsoaren berezko jariotasuna.

Gai da bat-batean komunikatzeko, jariotasun handiz eta adierazpen-erraztasun

handiz sarritan, baita hitzaldi luzeago eta konplexuagoetan ere.

Gai da erritmo nahiko erregularreko diskurtsoak ekoizteko, baina zalantza egin

dezake egiturak eta esapideak aurkitzeko, eta eten luze gutxi batzuk egiten ditu.

Gai da elkarrizketan jariotasunez eta bat-batekotasunez jarduteko, eta horri esker

gai da ama-hizkuntzan diharduten hiztunekin elkarreragin erregularra izateko,

alderdi bati nahiz besteari tentsiorik sortu gabe.

B1

Gai da gauzak nahiko erraz adierazteko. Nahiz eta diskurtsoa formulatzeko arazoren

batzuk izan, eta horretan etenak eta “irteerarik gabeko bideak” agertu, gai da

eraginkortasunez eta laguntzarik gabe aurrera egiteko.

Gai da bere diskurtsoari eusteko, nahiz eta oso nabarmenak diren gramatika eta

lexikoa ordenatzeko eta zuzenketa egiteko etenak, batez ere ekoizpen askeko tarte

luzeetan.

A2

Gai da esku-hartze laburretan esan nahi duena era ulergarrian esateko, nahiz eta

oso nabarmenak diren etenak, hasierako zalantzak eta birformulazioa.

Gai da eguneroko bizitzako gaiei buruzko esaldiak osatzeko, truke laburretan moldatzeko

adinako erraztasunez, nahiz eta zalantza oso nabarmenak izan eta hasieran

trabatu.

A1

Gai da enuntziatu oso labur, bakartu eta aurrez prestatuekin moldatzeko, eten asko

eginez esapideak bilatzeko, hitz ez hain arruntak ahoskatzeko eta komunikazioari

eusteko.

ZEHAZTASUNA

C2

C1

B2

Gai da esanahi-ñabardura xeheak zehatz transmititzeko, zuzentasun handi samarrez

erabiliz elementu modalizatzaile asko (adibidez, maila adierazten duten adizlagunak,

mugak adierazten dituzten esaldiak).

Gai da gauzak nabarmentzeko, bereizteko eta anbiguotasuna saihesteko.

Gai da iritziak eta baieztapenak zehatz mailakatzeko, ziurtasun/ziurtasun ezaren,

uste/ zalantzaren, probabilitatearen eta abarren arabera.

Gai da informazio xehea eta fidagarria emateko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!