15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 3 4

egokitzeko duen ahalmena eta ikaskuntza-egoera espezifikoan beste gaitasun batzuk baliatzeko

duen ahalmena (adibidez, behatuz, behatzen zaionaren garrantziaz ohartuz, analisia eginez, inferentziak

eginez, buruz ikasiz, etab.).

• Ikasleak informazio berria aurkitzeko, ulertzeko eta, hala behar izanez gero, transmititzeko duen

ahalmena (batez ere xede-hizkuntzaren erreferentziazko baliabideak erabiltzeko orduan).

• Teknologia berriak erabiltzeko ahalmena (adibidez, datu-baseetan, hipertestuetan, etab. informazioa

bilatzea).

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zein ikaskuntza-trebetasun sustatuko diren ikaslearengan eta nola erakutsiko zaion

trebetasun horiek garatzen.

• Zein ahalmen heuristiko sustatuko diren ikaslearengan edo nola erakutsiko zaion trebetasun

horiek garatzen.

• Zer eskaintzen zaion ikasleari hizkuntzaren ikaskuntzan eta erabileran gero eta independentzia

gehiagoz jardun dadin.

5.2 Komunikazio-gaitasunak

Komunikazio-asmoak gauzatzeko, hizkuntzaren ikasle edo erabiltzaileek beren trebetasun orokorrak

baliatzen dituzte, lehen esan denez, hizkuntzarekin estuago loturiko komunikazio-gaitasunarekin batera.

Komunikazio-gaitasunak, zentzu estu horretan, honako osagai hauek ditu:

– gaitasun linguistikoak.

– gaitasun soziolinguistikoak.

– gaitasun pragmatikoak.

5.2.1 Gaitasun linguistikoak

Sekula ez da egin inongo hizkuntzaren deskribapen oso eta zehatzik, hizkuntza esanahiak adierazteko

sistema formal gisa hartuta. Sistema linguistikoak oso konplexuak dira, eta gizarte zabal, askotariko

eta aurreratu baten hizkuntza ez du sekula erabat menderatuko hizkuntza horren erabiltzaileak.

Ezinezkoa da, hizkuntzak etengabeko garapena behar baitu, hizkuntza komunikatzeko erabiltzen denean

sortzen diren eskakizunei erantzungo badie. Estatu-nazio gehienak saiatu izan dira beren hizkuntzaren

forma normalizatua ezartzen, baina sekula ez erabateko xehetasunez. Horretarako, aspaldi

hilda dauden hizkuntza klasikoetarako erabili zen deskribapen linguistikoko eredu bera erabiltzen da

corpus linguistiko horren irakaskuntzan. Nolanahi ere, eredu "tradizional" hori baztertu egin zuten hizkuntzalari

profesional gehienek orain dela ehun urte baino gehiago. Adituek zioten erabiltzen den

moduan deskribatu behar dela hizkuntza, eta ez agintari batzuek proposatutako ereduaren arabera; eta

orobat esaten zuten eredu tradizionala, hizkuntza jakin batzuetarako sortua izanik, ez zela egokia bestelako

antolaketa duten beste sistema linguistiko batzuk deskribatzeko. Hainbat eredu alternatibo proposatu

dira, baina horietako bakar batek ere ez du oniritzi orokorrik jaso. Are gehiago, ezeztatu egin

da hizkuntza oro deskribatzeko moduko eredu unibertsala sor daitekeenik ere. Unibertsal linguistikoez

azkenaldi honetan egindako lanek ez dute eman, oraingoz, hizkuntzaren ikaskuntza, irakaskuntza

eta ebaluazioa errazteko zuzenean erabil daitekeen emaitzarik. Hizkuntzalari deskriptibo gehienek aski

dute, oraingoz, praktika kodetzea, forma eta esanahia lotuz, eta terminologia ez-tradizionala soilik

deskribapen-eredu tradizionaletan ageri ez diren gertaerez jardun behar dutenean erabiliz. Bide horri

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!