15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

7 3

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• ikasleak komunikazioaren kanpo-testuinguruaren ezaugarri nagusiei antzemateko eta

haiek identifikatzeko duen gaitasunaz egiten diren hipotesiak.

• nola lotu komunikazio- eta ikaskuntza-ekintzak ikaslearen bulkadekin, motibazioekin

eta interesekin.

• zenbateraino eskatu ikasleari esperientziaz gogoeta egin dezan.

• zenbateraino baldintzatzen eta murrizten duten komunikazioa ikaslearen adimenezaugarriek.

4.1.5 Solaskide(ar)en adimen-testuingurua

Komunikazio-ekintzan, erabiltzailearen solaskidea ere hartu behar dugu kontuan. Komunikatzeko

beharrak “komunikazio-hutsunea” adierazten du; hain zuzen ere, erabiltzailearen adimen-testuinguruaren

eta solaskide(ar)en adimen-testuinguruaren bat etortze edo gainjartze partzialari esker gaindi

daitekeen hutsune bat.

Aurrez aurreko elkarreraginean, erabiltzaileak eta solaskideek kanpo-testuinguru bera dute (alde

batera uzten badugu –eta funtsezko osagaia da hori– besteen presentzia), baina, lehen azaldu diren arrazoiengatik,

ez dute berdin ikusten eta interpretatzen testuinguru hori. Komunikazio-ekintzaren ondorioa

–eta, sarritan, baita ekintza horren funtzioa edo funtzioaren parte bat ere– egoera baten ulermenean

eta ikuspegian adostasun-esparrua zabaltzea da, komunikazio eraginkorra izan dadin eta parte-hartzaileek

beren xedeak lor ditzaten. Gerta daiteke gertaeren berri-trukea besterik ez izatea. Gainditzen

zailagoak dirudite elkarreragina interpretatzen duten parteen balio eta sineskeren, adeitasunezko

arauen, gizarte-itxaropenen eta abarren arteko gorabeherak, baldin eta kulturarteko kontzientzia egokirik

ez badute.

Solaskideak(ek) erabiltzailearen edo ikaslearen baldintza edo muga erabat desberdinak edo ez

berdin-berdinak izan ditzake(te), eta hark ez bezala erreakziona dezake(te). Adibidez, megafonia-sistema

erabiltzen duen langilea agian ez da ohartuko bere adierazpenaren pobretasunaz. Litekeena da

telefonoz hitz egiten duen pertsona batek presarik ez izatea, eta beste batek bezeroa zain edukitzea,

etab. Desberdintasun horien arabera, asko aldatzen da erabiltzaileak jasaten duen presioa.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• ikasleak zenbateraino egokitu solaskidearen adimen-testuingurura

• ikasleak nola prestatu beharrezko egokitzapenak egiteko.

4.2 Komunikazio-gaiak

Arloen barruan, gaiak bereizten dira; diskurtsoaren, elkarrizketaren, gogoetaren edo idazlanaren gaiak,

komunikazio-ekintza zehatzen arretaguneak. Kategoria tematikoak era askotara sailka daitezke.

Hemen erabiliko den gaien eta azpigai eta “nozio espezifikoen” sailkapena Threshold Level 1990 laneko

7. kapituluan ageri dena da:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!