15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. kapitulua

Europako Erreferentzia Marko Bateratua, bere politika eta

hezkuntza testuinguruan

2 1

1.1 Zer da Europako Erreferentzia Marko Bateratua

Europako Erreferentzia Markoa Europa osorako hizkuntz egitarauak, kurrikulu-orientazioak, azterketak,

testu-liburuak etab. prestatzeko oinarri bateratua da. Hizkuntza bat ikasten ari diren ikasleek hizkuntza

hori komunikazio-tresna gisa erabili ahal izateko zer ikasi behar duten deskribatzen du

Markoak, era integratzailean, eta orobat azaltzen du ikasleek zer ezagutza eta trebetasun eskuratu behar

dituzten eraginkortasunez jarduteko. Deskribapen horrek hizkuntzaren beraren testuinguru kulturala

ere hartzen du bere baitan. Europako Erreferentzia Markoak ikaskuntzaren aldi bakoitzean eta bizitza

osoan zehar ikasleak egiten dituen aurrerapenak neurtzeko gaitasun-mailak ere definitzen ditu.

Europako hezkuntza-sistema desberdinek hizkuntza modernoen esparruan lanean diharduten profesionalen

arteko komunikazioari sortzen dizkioten oztopoak deuseztatzea da Europako Erreferentzia

Markoaren helburua. Hezkuntzaren administrazioko langileei, ikastaroen diseinatzaileei, irakasleei,

irakasleen trebatzaileei, aztertzaileei eta abarri beren jardueraz gogoeta egiteko tresnak eskaintzen dizkie,

gogoeta hori beren ahalegina kokatzeko eta beren ardurapean dituzten ikasleen benetako premiak

asebetetzeko lagungarri gerta dakien.

Helburuen, edukien eta metodoen deskribapen xehea egiteko oinarri bateratua eskainiz, Europako

Erreferentzia Markoak ikastaroen, egitarauen eta kualifikazioen gardentasuna ahalbidetzen du, eta hizkuntza

modernoen arloan nazioarteko elkarlana sustatzen du horrela. Hizkuntz gaitasuna deskribatzeko

irizpide objektiboak zehazten badira, errazagoa izango da ikaskuntza-testuinguru desberdinetan lortutako

ikasketak edo tituluak onartzea, eta, horrenbestez, errazagoa izango da Europan barrena mugitzea.

Europako Erreferentzia Markoak izaera taxonomikoa du; hau da, giza-hizkuntza bere osotasunean

hartu nahi du kontuan, hizkuntz gaitasunak osagai berezietan banatuz. Horren ondorioz, hainbat arazo

psikologiko eta pedagogiko garrantzitsuri aurre egin beharko diogu. Izan ere, komunikazioak gizabanakoa

bere osotasunean hartzen du. Hemen bereizita eta sailkatuta ageri diren konpetentziek, elkarren

arteko harreman konplexuen bidez, gizabanako bakoitzaren izaera berdingabea eratzen dute.

Gizabanako bakoitzak, gizarte-eragile den aldetik, harremanak elkarren gainkako gizatalde askorekin

eratzen ditu, eta harreman horiek guztiek batera definitzen dute nortasuna. Kulturen arteko ikuspegitik,

hizkuntzen irakaskuntzaren helburu nagusietako bat ikaslearen izaeraren eta nortasunaren zentzuaren

garapen egokia bultzatzea da, hizkuntzaren eta kulturaren esparruan besteekiko harremanaren

esperientzia aberasgarriari erantzunez; irakasleari eta ikasleari berari dagokie parte berezi horiek guztiak

garapen egokia izango duen osotasun batean txertatzea.

Erreferentzia Markoak kualifikazio "partzialen" deskribapena egiten du, halaber; kualifikazio

horiek hizkuntzaren ezagutza murritzagoa aski denerako dira baliagarriak (adibidez, ulermenerako, eta

ez mintzamenerako), edo hirugarren edo laugarren hizkuntza ikasteko denbora mugatua izanik, trebetasun

hartzaileak landuz trebetasun ekoizleak landuz baino emaitza hobeak lor daitezkeenerako.

Trebetasun horiei ezagutza ofiziala emateak eleaniztasuna bultzatuko du, europar hizkuntza gehiagoren

ikaskuntzaren bidez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!