15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Azterketetako materiala eta gidaliburuak egiten dituztenak behartuta daude hautaketa lexikala

egitera. Kurrikuluen eta programen diseinuaren arduradunak, aldiz, ez daude horretara behartuta, baina

litekeena da argibideak eman nahi izatea, gardentasunaren eta koherentzia didaktikoaren mesedetan.

Honako aukera hauek daude:

a) Funtsezko hitzak eta adierazpenak hautatzea

– ikasleen beharren araberako komunikazio-jarduerak burutzeko beharrezko alor tematikoetan;

– irakasten ari den hizkuntza duen talde sozialaren edo duten talde sozialen desberdintasun

kulturalak edo partekatzen dituzten balioak eta sinesteak adierazten dituztenak.

b) Oro har edo arlo berezietan gehien erabiltzen diren hitzak hautatzeko aukera ematen duten

hiztegi-estatistikako printzipioei jarraitzea.

c) Ahozko eta idatzizko testuak (benetakoak) aukeratzea eta hor dauden hitz guztiak irakastea

edo ikastea.

d) Hiztegiaren garapena aurrez ez planifikatzea, baina ikaslea komunikazio-atazak egiten ari

denean haren eskaerari erantzuteko moduan era organikoan garatzen uztea.

1 7 5

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zer irizpide erabili den lexikoa hautatzeko.

6.4.7.2 Gaitasun gramatikala

Gaitasun gramatikala, hau da, esanahia adierazten duten esaldiak osatzeko ahalmena, funtsezkoa da,

zalantzarik gabe, komunikazio-gaitasunean, eta irakaskuntzan, planifikazioan eta ebaluazioan aritzen

diren gehienek (ez denek) arreta berezia ematen diote ahalmen hori lortzeko ikaskuntza-prozesuari.

Horrek berekin dakar, normalean, urratsez urratseko hautaketa, ordenazioa eta aurkezpena, eta material

berriaren errepikapen-bidezko irakaskuntza, hasi esaldi errazekin (aditz bateko esaldi bat, adibidez,

Juanita zoriontsua da), eta mugarik gabeko kopuru, luzera eta egitura duten esamolde konplexuekin

eta esaldi konposatuekin buka. Horrek ez du esan nahi, ordea, formula konplexu batzuk goiz ikasten

ez direnik, esate baterako formula finko batzuk (hiztegiko elementu bat) edo egitura finko batzuk ikaslearen

hiztegian txertatzeko (mesedez, emango al zenidake…), edo abesti baten letra oro har (Hegoak

ebaki banizkio, neria izango zen…).

Baina berezko konplexutasunaz gain, beste hainbat irizpide ere hartu behar dira kontuan.

• Kontuan hartu behar da, esaterako, gramatika-kategoria bakoitzak dakarren komunikazioetekina,

hau da, kontzeptu orokorren adierazpen-funtzioa. Adibidez, ez litzateke zentzuzkoa

izango, ikaskuntza-prozesuan bi urte egin ondoren, ikasleak iraganeko bere esperientziak adierazteko

gaitasunik ez izateko moduko progresioa izatea.

• Kontraste-faktoreak oso garrantzitsuak dira ikaskuntzaren karga ebaluatzeko eta, beraz,

lehentasunen eraginkortasun-maila neurtzeko. Adibidez, alemanezko esaldi konposatuek,

hitzak esaldiaren barruan ordenan jartzean, arazo gehiago sortzen dituzte ikasle ingelesentzat

eta frantsesentzat, nederlandarrentzat baino. Hala ere, elkarren hurbileko hizkuntzen hiztunek,

adibidez, nederlandera/alemanera, txekiera/eslovakiera, joera handiagoa izango dute hitzez

hitzezko itzulpena egiteko.

• Ahozko eta idatzizko benetako testuak zailtasun gramatikalaren arabera sailka daitezke, neu-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!