15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 3 2

• Inteligentzia-maila.

• Arretatsua/axolagabea.

• Oroimen onekoa/txarrekoa.

• Langilea/nagia.

• Handinahia/etsia.

• Autokontzientzia (eza).

• Independentzia (eza).

• Norberaren buruarekiko segurtasuna/segurtasun eza.

• Autoestima/autoestimarik eza.

Jarrerak eta izaerak berebiziko eragina dute, ez soilik hizkuntzaren erabiltzaile edo ikasleek komunikazio-ekintzetan

duten zereginean, baita ikasteko duten ahalmenean ere. Jarrerak eta kontzientzia

bere baitan hartuko dituen kulturarteko izaerabat garatzea bera hezkuntzaren garrantzi handiko helburutzat

hartzen dute askok. Ildo horretatik, etikarekin eta pedagogiarekin loturiko galdera asko sortzen

dira, adibidez:

• Zenbateraino izan daiteke hezkuntzaren helburu esplizitua izaeraren garapena

• Nola lortzen da erlatibismo kulturala integritate etiko eta moralarekin bateratzea

• Izaeraren zein alderdik a) errazten edo b) eragozten dute atzerriko hizkuntza bat edo bigarren

hizkuntza ikastea eta bereganatzea

• Nola lagun dakieke ikasleei gabeziak gainditzeko dituzten ezaugarriak baliatzen

• Nola batera daitezke izaera aniztasuna eta hezkuntza-sistemetan eta hezkuntza-sistemek ezarritako

trabak

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

- Izaeraren zein ezaugarri lantzen edo adierazten ikasi beharko duen ikasleak, nola trebatuko

den horretarako, edo zer eskatuko zaion horri dagokionez.

- Nola hartuko diren kontuan ikaslearen ezaugarriak hizkuntzaren ikaskuntzarako, irakaskuntzarako

eta ebaluaziorako.

5.1.4 Ikasteko ahalmena (savoir-apprendre)

Adierarik orokorrenean, honako hau adierazten du savoir-apprendre esapideak: esperientzia berriei

behatzeko eta horietan parte hartzeko ahalmena, eta aurretiko ezagutzei ezagutza berriak eranstekoa,

behar izanez gero aurretiko ezagutzak aldatuz. Hizkuntzak ikasteko ahalmenak ikaskuntzako

esperientzietan garatzen dira. Aukera ematen diote ikasleari hizkuntzaren ikaskuntzaren erronka berriei

eraginkortasun eta independentzia gehiagoz aurre egiteko, dauden aukerak hobeto aztertzeko eta hobeto

baliatzeko. Ikasteko ahalmenak hainbat osagai ditu, adibidez, hizkuntzaren eta komunikazioaren

gaineko gogoeta, trebetasun fonetiko orokorrak, ikasteko trebetasunak eta aurkikuntzarako trebetasunak

(trebetasun heuristikoak).

5.1.4.1 Hizkuntzaren eta komunikazioaren gaineko gogoeta

Hizkuntzarekiko eta hizkuntzaren erabilerarekiko sentiberatasunak berekin dakar hizkuntza antolatzeko

eta erabiltzeko printzipioak ezagutzea eta ulertzea, eta, horri esker, aukera ematen du esperientzia

berria marko ordenatu batean barneratzeko eta aberasgarritzat hartzeko. Horrela, hizkuntza berria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!