15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

9.4 Ebaluazio bideragarria eta metasistema

4. eta 5. kapituluetako eskalek kapitulu horietan agertzen den deskribapen-eskema integratzailearekin

loturiko kategoria-sail bat erakusten dute, eskema horretatik atera eta era sinplifikatuan emana. Egileen

asmoa ez da edonork eskala guztiak maila guztietan erabiltzea, ebaluazioaren ikuspegi praktikoari

jarraituz; aztertzaileei zaila gertatzen zaie kategoria asko aldi berean kontuan hartzea, eta, gainera, litekeena

da aurkezten den maila-segida guztia ingurune jakin baterako egoki ez izatea ere. Eskalen multzoak

kontsultarako tresna izan nahi du gehiago.

Edozein ikuspegiri heltzen zaiola, ebaluaziorako sistema praktiko orok kopuru egoki batera

murriztu behar du kategoria-kopurua. Esperientziak erakusten duenez, lau edo bost kategoria baino

gehiago direnean, ezagutzen gainkarga sortzen da, eta zazpi kategorian dago gehieneko muga psikologikoa;

hortaz, aukera egin behar da.

Ahozko ebaluazioari dagokionez, elkarreraginezko estrategiak ahozkoaren ebaluazioa egiteko

komunikazioaren alderdi kualitatibo egokiak direla kontuan hartzen bada, eskala argigarriek hamalau

kategoria kualititabo pertinente dituzte:

• Hitz egiteko txanden estrategiak

• Lankidetza-estrategiak

• Argibideak eskatzea

• Jariotasuna

• Malgutasuna

• Koherentzia

• Gaiaren garapena

• Zehaztasuna

• Gaitasun soziolinguistikoa

• Maila orokorra

• Hiztegi-aberastasuna

• Zuzentasun gramatikala

• Hiztegiaren kontrola

• Kontrol fonologikoa

Bistakoa da, ezaugarri horietako askoren deskribatzaileak zerrenda orokor batean jar litezkeen

arren, hamalau kategoria gehiegi direla jarduera baten ebaluazioa egiteko. Ikuspegi praktiko orotan,

beraz, kategoria batzuk aukeratu beharko lirateke zerrenda horren barruan. Ezaugarriak konbinatu,

birformulatu eta ebaluazio-irizpideen sail txikiago batera murriztu behar dira, inplikatuta dauden

ikasleen beharretara, ebaluazioaren atazaren baldintzetara eta kultura pedagogiko espezifikoaren

estilora egokitutako sail batera hain zuzen. Gelditzen diren irizpideak parekatu egin litezke, edo,

alternatiba moduan, pisu espezifiko handiagoa eman dakieke ataza jakin bakoitzerako funtsezko

diren alderdiei.

Ondorengo lau adibide hauek hori guztia nola egin daitekeen erakusten dute. Lehenengo hiru adibideek

kategoriak ebaluazioaren ikuspegi jakin bakoitzeko probetarako irizpide gisa nola erabil daitezkeen

azaltzen dute; laugarrenak, berriz, helburu jakin bat lortzeko eta egoera jakin batean egiteko

ebaluaziorako “zerrenda” eskaintzeko, Erreferentzia Markoko eskaletako deskribatzaileak nola elkartu

eta birformulatu ziren azaltzen du.

2 1 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!