15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 5 2

1. Mikrofuntzioak oro har, elkarreragin baten baitako esku hartze batean enuntziatu sinpleen (oro

har laburren) erabilera funtzionala definitzen duten kategoriak dira.

Mikrofuntzioak kategorietan sailkatzen dira, xehetasun handi samarrez (baina ez erabat zehatz)

Threshold Level 1990 argitalpeneko 5. atalean adierazten den moduan:

1.1. Ekintzen gaineko informazioa ematea eta eskatzea:

– Identifikatzea.

– Kontatzea.

– Zuzentzea.

– Galdetzea.

– Erantzutea.

1.2. Jarrerak adieraztea eta ezagutzea:

– Faktuala (adostasuna/desadostasuna)

– Ezagutza (ezagutza/ezagutzarik eza, oroitzea/ahaztea, zalantza/ziurtasuna).

– Modalitatea (obligazioak, beharra, ahalmena, baimena).

– Borondatea (gabezia, nahiak, asmoak, hobespenak).

– Emozioak (plazera/nahigabea, atsegin dena/atsegin ez dena, asebetetzea, interesa, ezustekoa,

itxaropena, etsipena, beldurra, kezka, esker ona).

– Morala (barkamenak, onespena, damua, errukia).

1.3.Persuasioa erabiltzea:

– Iradokizunak, eskariak, oharrak, aholkuak, adorea, laguntza-eskea, gonbitak, eskaintzak.

1.4.Gizarte-bizitzako harremanak bideratzea:

– Arreta erakartzea, besteekin jardutea, agurrak, aurkezpenak, topa egitea.

1.5.Diskurtsoa egituratzea:

– (28 mikrofuntzio, hasiera, hitz egiteko txanda, amaiera, etab.).

1.6.Komunikazioa zuzentzea:

– (16 mikrofuntzio)

Atalase maila, 1990, 5. atala

2. Makrofuntzioak ahozko diskurtsoaren edo idatzizko testuaren erabilera funtzionalerako esaldisekuentzia

(askotan luzea) osagai duten kategoriak dira; adibidez:

– Deskribapena

– Narrazioa

– Iruzkina

– Azalpena

– Exegesia

– Esplikazioa

– Egiaztapena

– Jarraibidea

– Argudioa

– Konbentzitzea, etab.

3. Elkarreraginezko eskemak

Gaitasun funtzionalak komunikazioaren oinarrian dauden eskemen (elkarreragin sozialeko ereduen)

ezagutza ere hartzen du bere baitan, adibidez, ahozko trukerako ereduak eta horiek erabiltzeko

ahalmena. Elkarreraginezko komunikazio-ekintzak, 4.4.3. atalean aurkeztuak, parte bakoitzak hitz egiteko

txandan egindako jardueren sekuentzia egituratuak dira. Funtsean, bikoteak osatzen dituzte, honako

hauek esaterako:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!