15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

azterketa egiten zaionaren intereseko gaiei buruz. Horren ondoren, trukea dator –aurrez aurrekoa edo

irudizkoa–, telefonozko irudizko elkarrizketa baten bidezko jarduera. Gero, ekoizpen-fasea egiten da,

txosten idatzi batean oinarrituta, hain zuzen ere; azterketa egiten zaionak bere arlo akademikoaren eta

bere planen deskribapena egiten du hor. Azkenik, helburuan oinarritutako elkarlana eskatzen da,

azterketariak ados jartzea eskatzen duen ataza bat.

Laburbilduz, Erreferentzia Markoak honako kategoria hauek erabiltzen ditu komunikazio-jarduerei

dagokienez:

2 0 1

Elkarreragina

(Bat-batekoa, txanda laburrak)

Ekoizpena

(Prestatua, txanda luzeak)

Ahozkoak Elkarrizketa Espezialitate akademikoaren

Lagunarteko eztabaida

deskribapena

Helburuan oinarritutako elkarlana

Idatzizkoak

Espezialitate akademikoaren

txostena edo deskribapena

Atazaren zehaztapenak xehetasunez adierazteko, erabiltzaileak honako atal hauek kontsulta ditzake:

4.1. atala, “hizkuntzaren erabileraren testuingurua” (arloak, baldintzak eta mugak, adimen-testuingurua),

4.6. atala, “testuez” diharduena, eta 7. kapitulua, zeinean aztertzen baitira “atazak eta atazek

hizkuntzaren irakaskuntzan duten eragina”, bereziki 7.3. atala, “atazaren zailtasuna” aztergai duena.

“Hizkuntzaren komunikazio-gaitasunak” aztertzen dituen 5.2. atalak, probetako itemak sortzea edo

ahozko proba bateko faseak hobeto prestatzen laguntzen du, hizkuntz gaitasun, gaitasun soziolinguistiko

eta gaitasun pragmatiko nagusiak nabarmen uzteko helburuarekin. Europako Kontseiluak hogei

hizkuntza europar baino gehiagorako landutako Threshold Level txosteneko zehaztapenen multzoa

(ikus 2. kapituluari buruzko bibliografia, Bibliografia orokorraren atalean), eta ingeleserako Waystage

eta Vantage mailak, edo beste hizkuntza eta maila batzuetan horien ordez zehaztutakoak, Erreferentzia

Markoaren txosten nagusiaren osagarri moduan har daitezke. Zehaztapen horietan adibideak agertzen

dira, xeheagoak, eta argibide baliagarriak ematen dituzte A1, A2, B1 eta B2 mailetarako probak eta

azterketak prestatzeko.

9.2.2 Ikaskuntzaren helburuak lortzeko irizpideak

Eskalak ikaskuntzako helburu jakin bat lortu den edo ez neurtzeko neurketa-baremoak lantzeko iturria

dira, eta deskribatzaileek irizpideak formulatzen lagun dezakete. Helburua hizkuntz gaitasun orokorreko

maila zabal bat izan daiteke, erreferentzia maila bateratu batean adierazitakoa (adibidez, B1).

Baina beste era batekoa ere izan daiteke, adibidez, ekintza-, trebetasun- eta gaitasun-multzo bat, “gaitasun

partzialak eta Erreferentzia Markoari buruzko helburu aniztasuna” aztergai duen 6.1.2. atalean.

Era horretako modulu-helburuarekin mailakako kategorien “zerrenda” bat osa daiteke, 2. koadroan

agertzen den modura.

Deskribatzaileak nola erabili aztertzeko, funtsezko bereizketa hau egin beharra dago:

1. Komunikazio-jardueren deskribatzaileak, 4. kapitulukoak.

2. Gaitasun jakin batzuekin loturiko alderdien deskribatzaileak, 5. kapitulukoak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!