15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 5 2

Horren antzeko kalibrazio-azterketak egingo dira beste 13 hizkuntzekin, datuen analisirako taldeak

garatutako planteamenduari jarraituz. Lehen azterketako emaitza bikainak zenbateraino errepikatzen

diren erakutsiko dute, eta zehaztapen batzuk, autoebaluazioari dagokionez, sistematikoki beste

batzuk baino hobeak ote diren.

Lehen kalibrazio-azterketa azterlan soil bat besterik ez bada ere, garrantzi handiko informazioa

ematen digu DIALANGen autoebaluaziorako zehaztapenen bertsio eleanitzaren kalitateari buruz. Izan

ere, aztertutako ikasleek hiru bertsioen artean (suedierazkoa, ingelesezkoa eta finlandierazkoa) edozein,

baita guztiak ere, aukera zezaketen autoebaluazioa egiteko, nahiz eta gehienek seguru asko suedierazkoa

hautatu. Itzulpen-prozedura arduratsuari esker, autoebaluaziorako zehaztapenak hizkuntza

guztietan neurri handi batean baliokideak direla esan dezakegu; uste hori bestelako kalibrazio-azterketen

arabera egiaztatu beharko da, jakina.

Autoebaluaziorako DIALANG eskalen –eta Erreferentzia Markoko eskalen– kalitatearen beste erakusgarri

esanguratsu bat ere bada, Kaftandjieva doktoreak lortu zuena. Kaftandjievak azterlan horretako

zailtasun-balioak Northek (1996/2000) zehaztapen berberetarako lortu zituen balioekin korrelazionatu

zituen beste testuinguru batean. Eta oso korrelazio altua zutela aurkitu zuen: 0,83, edo are 0,897,

modu bitxi samarrean jokatu zuen zehaztapenen bat kenduta.

C1 dokumentuak finlandierazko datuetan oinarritutako kalibrazio-azterketa egin ondoren geratu ziren

idatzizkoaren eta ahozkoaren ulermenerako eta idatzizko zehaztapenetarako autoebaluaziorako 107 adierazpenak

biltzen ditu. Taula bakoitzean zailtasunaren arabera ordenatuta daude zehaztapenak, errazenetik

zailenera ordenatuta. Erreferentzia Markotik hartu ez diren zehaztapenak letra etzanez daude adierazita.

Europako Marko Bateratuan oinarritutako beste DIALANG eskala batzuk

Autoebaluaziorako zehaztapenez gainera, DIALANGek Erreferentzia Marko Bateratuan oinarritutako

deskribatzaile-eskalen bi sail erabiltzen ditu. Idatzizkoaren ulermenari, idatzizko ekoizpenari eta ahoz -

koaren ulermenari dagozkie eskala horiek:

• Bertsio laburra proben puntuazioarekin batera dator.

• Bertsio zabala atzeraelikadura lagungarriaren osagarria da.

Bertsio laburrak

DIALANGek eskala orokor laburtuak erabiltzen ditu idatzizkoaren ulermenerako, idatzizko ekoizpenerako

eta ahozkoaren ulermenerako, puntuazioak DIALANG sisteman emateko. Ikasleek beren hizkuntz jarduerari

buruzko atzeraelikadura jasotzen dutenean, Erreferentzia Marko Bateratuko eskalen arabera dagokien

emaitzaren berri ematen zaie, A1etik C2ra bitartean, eta eskala horiek erabiliz deskribatzen da puntuazioaren

esanahia. Eskala horiek DIALANGen testuinguruan balioztatu ziren, 12 aztertzaile adituri zehaztapen

bakoitza sei mailetako bati esleitzeko eskatuta. Emaitzen eskala orokor horiek gero finlandierazko DIA-

LANG probetako item bakoitza Erreferentzia Marko Bateratuko maila bati esleitzeko erabili zituzten adituek.

Eskala Erreferentzia Marko Bateratuko 2. koadroan oinarrituta dago; deskribapenak, autoebaluaziorako

zehaztapenak bezalaxe, zertxobait aldatu ziren. Eskala horiek C2 dokumentuan agertzen dira.

Atzeraelikadura lagungarria

Ebaluazio-sistemaren atzeraelikadura lagungarriaren atalak idatzizkoaren ulermenari, idatzizko ekoizpenari

eta ahozkoaren ulermenari dagozkion gaitasunaren deskribapen zabalagoa egiten duten eskalak

erabiltzen ditu. Atal horretan, ikasleek gaitasun-maila bakoitzean hizkuntzarekin zer egin dezaketen

zehatz azaltzen zaie erabiltzaileei. Ikasleek, halaber, maila jakin baten deskribapena eta ondoko mailen

deskribapenak aldera ditzakete. Eskala xeheago horiek Erreferentzia Marko Bateratuaren 2. koa-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!