15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 3 1

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Bitartekari kultural gisa zer zeregin eta funtzio bete beharko dituen ikasleak, nola trebatuko

den horretarako, edo zer eskatuko zaion horri dagokionez.

• Norberaren kulturaren eta atzerriko kulturaren zer ezaugarri bereizi beharko dituen

ikasleak, nola trebatuko den horretarako, edo zer eskatuko zaion horri dagokionez.

• Zer eskain dakiokeen ikasleari xede-kultura esperimenta dezan.

• Zer aukera izango duen ikasleak bitartekari kultural gisa jarduteko.

5.1.3 Gaitasun “existentziala” (savoir-être)

Erabiltzaile edo ikasleen komunikazio-jarduera ez da soilik haien ezagutzak, ulermenak eta trebetasunek

mugatua; izaerarekin zerikusia duten eragile indibidualek ere eragina dute horretan, erabiltzaile

edo ikasleen identitate pertsonala osatzen duten jarrerekin, motibazioekin, balioekin, sinesteekin, ezagutza-estiloekin

eta izaera-motekin zerikusia duten eragileek hain zuzen ere. Hala nola:

1. Erabiltzaile eta ikasleen jarrera.

• Esperientzia berriekiko, beste pertsona, ideia, gizarte eta kultura batzuekiko zabaltasuna, horiekiko

interesa.

• Norberaren kultur ikuspegia eta kulturari buruzko balio-sistema zalantzan jartzeko borondatea.

• Kultur desberdintasunari buruzko jarrera konbentzionaletatik urruntzeko borondatea eta ahalmena.

2. Motibazioak.

• Intrinsekoak eta estrinsekoak.

• Instrumentalak eta integratzaileak.

• Komunikatzeko nahia, gizakiak komunikatzeko duen beharra.

3. Balioak: balio etikoak eta moralak, esaterako.

4. Sinesteak; adibidez, erlijiosoak, ideologikoak, filosofikoak.

5. Estilo kognitiboak.

• Konbergentea eta dibergentea.

• Holistikoa, analitikoa eta sintetikoa.

6. Izaeraren alderdiak, adibidez:

• Etorri handikoa/hitz gutxikoa.

• Ausarta/lotsatia.

• Baikorra/ezkorra.

• Barrenkoia/irekia.

• Aktiboa/pasiboa.

• Erruduntasun-konplexuduna/gabea.

• Beldurtia eta lotsatia/beldur eta lotsarik gabekoa.

• Tinkoa/malgua.

• Pentsamolde irekia/itxia.

• Bat-batekoa/autokontrola duena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!