15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4 2

bikoitza izan, bata zabalagoa, maila bateratu klasikoetarako, eta estuagoa, pedagogikoagoa bestea,

maila lokalerako.

Irizpide horiek zailak dira betetzen, baina oso baliagarriak dira orientazio moduan. Praktikan,

metodo intuitibo, kualitatibo eta kuantitatiboak konbinatuz bete daitezke; horrek aurrez aurre topo egiten

du hizkuntz gaitasunaren eskaletan oro har erabiltzen diren metodoekin, intuitiboak izaten baitira,

orokorrean. Eskalak taldean eta era intuitiboan prestatzea lagungarria izan daiteke testuinguru jakin

batzuetarako sistemak prestatzeko, baina mugak ditu Erreferentzia Marko Bateratuko eskalak lantzeko.

Enuntziatu zehatz bat maila jakin batean kokatzeko lana subjektiboa dela da intuizioaren mende

jardutearen lehen eragozpena. Gainera, litekeena da, eta zilegi da gainera, sektore desberdinetako erabiltzaileek

ikuspegi desberdinak izatea, beren ikasleen premien arabera. Eskala bat, proba bat bezala,

eraginkorra dela ikusi den testuinguruen arabera da baliagarria. Baliotzea –analisi kuantitatiboa eskatzen

du– prozesu jarraitua da eta, teorian behintzat, amairik gabea. Erreferentzia maila bateratuak eta

beren deskribatzaile argigarriak lantzeko erabili den metodologia, beraz, nahiko zorrotza izan da;

metodo intuitibo, kualitatibo eta kuantitatiboen konbinazioa erabili da. Lehenik, ordu arte zeuden eskalen

edukia aztertu zen, Erreferentzia Markoan erabiltzen diren deskribapen-kategoriei erreparatuz.

Gero, fase intuitiboan, material hori zuzendu zen, deskribatzaile berriak formulatu ziren, eta adituek

multzo osoaren azterketa egin zuten. Ondoren, hainbat metodo kualitatibo erabili zen, ea irakasleak gai

ziren hautatutako kategoria deskribatzaileen artean lotura egiteko ikusteko, eta ikusteko, orobat, ea

deskribatzaileek benetan deskribatzen zituzten ustez deskribatu beharreko kategoriak. Azkenik, multzoko

deskribatzaile onenak aukeratu eta mailakatu ziren, metodo kuantitatiboak erabiliz. Ikerketa

horiek errepikatuz egiaztatu da harrezkero mailaketa horren egokitasuna.

Eranskinetan, hizkuntz gaitasunaren deskribapenen mailaketarekin eta garapenarekin zerikusia

duten gai teknikoak aztertuko dira. A eranskinak, esaterako, mailen eta mailaketaren sarrera egiten du,

eta garapenean erabil daitezkeen zenbait metodologia ere azaltzen ditu. B eranskinak Ikerketa

Zientifikoen Suitzako Kontseilu Nazionalaren proiektuaren ikuspegi orokor laburra ematen du; proiektu

horrek hainbat hezkuntza-mailari dagozkion erreferentzia maila bateratuak eta beren deskribatzaile

argigarriak landu zituen. C eta D eranskinek elkarri loturiko Europako bi proiektu aurkezten dituzte,

heldu gazteen esparruan deskribatzaile horiek garatzeko eta baliotzeko antzeko metodologiari jarraitu

diotenak. C eranskinean DIALANG proiektua deskribatzen da. DIALANG sistema ebaluazio-sistema

zabalago baten osagaia da, eta autoebaluazioan erabiltzeko moduan zabaldu eta egokitu ditu

Erreferentzia Marko Bateratuko (EMB) deskribatzaileak. D eranskinean, berriz, Association of

Language Testers in Europe (ALTE) elkarteak azterketa egiten duen pertsonak zertarako “da gai”

zehazten duen proiektua deskribatzen da. Proiektu horrek deskribatzaile-sail zabala landu eta baliotu

du, erreferentzia maila bateratuekin lot daitezkeenak horiek ere. Deskribatzaile horiek Erreferentzia

Markoan agertzen direnen osagarri dira, helduentzat egokiak diren erabilera-arloen arabera antolatuak

baitira.

Eranskinetan deskribatzen diren proiektuak lan bateratu zabal baten emaitza dira, erreferentzi maila

bateratuei buruz egindako elkarlanaren emaitza, eta baita deskribatzaile argigarrien mailetan banatutako

kontzeptuei buruz egindako lanaren emaitza ere. Horrek esan nahi du agerian gelditzen ari dela, pixkanaka,

aurretik adierazi diren irizpideak bete direla, partez behintzat.

3.2 Erreferentzia maila bateratuak

Dirudienez, praktikan batasun handia dago, ez halere unibertsala, hizkuntzen ikaskuntza antolatzeko

mailen kopuruari eta izaerari dagokionez, eta baita irits daitezkeen lorpenen ezagutza publikoari dago-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!