15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 0 2

Lehen motakoak oso egokiak dira irakasleak edo norberak benetako bizitzako atazei buruzko ebaluazioa

egiteko. Bi era horietako ebaluazioak egiteko oinarria ikasleak ikastaroan garatu duen hizkuntz

gaitasunaren adierazpen xehe-xehea da. Interesgarriak dira, ekintzara bideratutako ikuspegiari heltzen

lagun baitiezaieke ikasleei nahiz irakasleei.

Nolanahi ere, ez da komeni izaten aztertzaileak ahozko edo idatzizko proba jakin batean egiten den

saioa neurtzeko erabiltzen dituen irizpideen artean komunikazio-jardueren deskribatzaileak sartzerik,

baldin eta emaitzak ikasleak iritsi duen hizkuntz gaitasunaren-maila adieraztea nahi bada. Izan ere, hizkuntz

gaitasunaren berri emateko, ebaluazioak ez luke saioa hartu behar kontuan; saio horretan erakusten

diren eta saio horretatik orokor litezkeen gaitasunak neurtu beharko lirateke. Jakina, hezkuntzari

loturiko arrazoi sendoak egon daitezke saio jakin bat arrakastaz gauzatzea oinarri hartzeko, bereziki

oinarrizko erabiltzaile gazteei dagokienez (A1 eta A2 mailetakoei dagokienez). Emaitza horiek

orokortzen zailagoak izango dira, baina emaitzak orokortzeko modukoak izatea ez da izaten hizkuntzaren

ikaskuntzaren lehen etapetan garrantzi handiko auzia.

Horrek erakusten du neurketak askotariko zeregina izan dezakeela; litekeena da helburu baterako

egoki dena beste helburu baterako egoki ez izatea.

9.2.2.1 Komunikazio-jardueren deskribatzaileak

Komunikazio-jardueren deskribatzaileak (4. kapitulua) hiru eratara erabil daitezke, lortu behar diren

helburuen arabera.

1. Atazen sorkuntza. 9.2.1. sailean ikusi denez, komunikazio-jardueren eskalek ebaluaziorako

probak diseinatzeko zehaztapenak definitzen laguntzen dute.

2. Emaitzen txostena. Komunikazio-jardueren eskalak baliagarri izan daitezke, orobat, emaitzen

berri emateko. Hezkuntza-sistemaren emaitzak ezagutzeko interesa dutenek, enpresaburuek esaterako,

emaitza orokorrei begiratzen diete, gaitasunaren profil zehatz bati baino gehiago.

3. Ikaslearen autoebaluazioa edo irakasleak egindako ebaluazioa. Azkenik, komunikazio-jardueren

deskribatzaileak baliagarri dira, bai ikasleak berak autoebaluazioa egiteko, bai irakasleak

ebaluazioa egiteko, hainbat eratara, ondoren zehazten diren moduetan esaterako:

• Kontrol-zerrenda: ebaluazio jarraiturako edo ikasturte amaieran laburpen-ebaluazioa egiteko.

Maila jakin baten deskribatzaileak zerrenda batean bil daitezke. Bestela, deskribatzaileen

edukia “zatikatu” ere egin daiteke. Adibidez, Informazio pertsonala ematen eta eska -

tzen du deskribatzailea zenbait osagai esplizitutan zatika daiteke, esaterako: Badakit neure

burua aurkezten; non bizi naizen esaten dut; nire helbidea frantsesez esaten dut; nire adina

esaten badakit, etab. eta norbaiti nola izena duen galdetzen diot; norbaiti non bizi den gal -

detzen diot; norbaiti zenbat urte dituen galdetzen diot, etab.

• Zerrenda: ebaluazio jarraituan edo sumatiboan erabil daiteke. Profil bat eratzen da maila

desberdinetarako (B1+, B2, B2+) definituta dauden kategoria hautatuez osatutako zerrenda

batean (adibidez: elkarrizketa; eztabaida; informazio-trukea).

Azken hamar urteotan, gero eta gehiago erabiltzen ari dira deskribatzaileak horrela. Esperientziak

erakutsi du irakasleek eta ikasleek deskribatzaileak interpretatzeko duten gaitasuna areagotu egiten

dela, baldin eta deskribatzaile horiek ikasleak EGITEN DAKIENA ez ezik, dakien hori ONGI EDO

GAIZKI EGITEN duen deskribatzen badute.

9.2.2.2 Hizkuntz gaitasun jakin batzuen alderdiei buruzko deskribatzaileak

Hizkuntz gaitasunaren alderdien deskribatzaileak bi eratara erabil daitezke, helburuei dagokienez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!