15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 9 2

beste hizkuntza batzuekin duen lotura eta ikasleak, luzera begira, hizkuntz gaitasun dibertsifikatua

eskuratzeko egingo dituen ibilbideekin duena.

2. Bestalde, dibertsifikazio hori gerta dadin, eskolan batez ere, sistema era eginkorrean antolatu

behar da, sistemaren kostua/eraginkortasuna kontuan hartuta. Horrela, soberako errepikapenak

saihestuko dira eta hizkuntz dibertsitateak dakarren eskema-ekonomia eta trebetasunen transferentzia

sustatuko da. Adibidez, hezkuntza-sistemak ikasleak bere ikasketetako garai jakin batean

nahitaez atzerriko bi hizkuntza ikasteko eta hirugarren hizkuntza hautatzeko aukera ematen badu,

hizkuntza horietarako ez lirateke nahitaez finkatu beharko helburu edo aurrerabide berak (adibidez,

abiapuntua ez litzateke beti izango komunikazio-behar berak asetzeko elkarreragin funtzionalerako

prestatzea, eta ez litzateke ikaskuntza-estrategiak azpimarratzen jarraitu beharko).

3. Kurrikulueiburuzko gogoetan eta horien gaineko neurrietan ez da jokatu behar hizkuntza bakoitzeko

kurrikulu bat eskemaren arabera soilik, ezta hizkuntza bat baino gehiago bere baitan hartuko

dituen kurrikuluaren eskemaren arabera soilik ere, baizik eta hizkuntzen irakaskuntza oro

har ulertuta, zeren ezagutza linguistikoak (savoir), trebetasun linguistikoak (savoir-faire) eta

ikasteko ahalmena (savoir-appendre), hizkuntza jakin bati ez ezik, hizkuntzen arteko zeharkako

edo transferi daitekeen eraginari ere badagozkie.

8.2.2 Partzialtasunetik zeharkakotasunera

Hizkuntza “auzoetan” bereziki, baina ez halakoetan bakarrik, ezagutzak eta trebetasunak osmosi

moduko baten bitartez transferi daitezke hizkuntza batetik bestera. Eta, kurrikuluei dagokienez, kontuan

hartu behar dira oinarri hauek:

• Hizkuntza baten gaineko ezagutza oro ezagutza partziala da, “ama-hizkuntza” edo “jatorrihizkuntza”

izanda ere. Beti da osagabea, sekula ez dago “ama-hizkuntza duen hiztun ideal” bati

legokiokeen mailaraino garatuta eta sekula ez da harengan bezain perfektua gizabanako arrunt

batean. Gainera, gizabanako jakin batek sekula ez ditu hizkuntza hori osatzen duten alderdi guztiak

maila berean menderatzen (adibidez, ez ditu berdin menderatzen ahozko eta idatzizko trebetasunak,

edo ulermen eta interpretaziozko trebetasunak eta ekoizpenezkoak).

• Ezagutza partzial oro pentsa daitekeen bezain partziala ere ez da. Adibidez, ikasleak, helburu

“mugatu” bat lortzeko, adibidez ezagunak dituen gaiei buruzko testu espezializatuak ulertzeko

gaitasuna areagotzeko, beste helburu batzuk lortzeko ere baliagarri izango diren hainbat ezagutza

eta trebetasun hartu beharko ditu. Hala ere, balio eratorri hori ikasleari dagokio, ez kurrikulua

diseinatzen duenari.

• Hizkuntza bat ikasi dutenek asko dakite beste hainbat hizkuntzari buruz ere, nahiz eta litekeena

den horretaz ez jabetzea. Beste hizkuntza batzuk ikasteak lagundu egiten du ezagutza hori

aktibatzen, eta areagotu egiten du ezagutza horren kontzientzia. Eragile hori, beraz, oso kontuan

hartzekoa da, ez da alde batera utzi behar.

Printzipio eta ohar horiek, nahiz eta programak eta kurrikuluak aukeratzeko bidea zabalik utzi,

aukera egiterakoan eta erabakiak hartzerakoan gardentasunez eta koherentziaz jardutea eskatzen dute.

Eta alde horretatik da, hain zuzen ere, Erreferentzia Markoa baliagarria.

8.3 Kurrikuluaren agertokiak

8.3.1 Kurrikulua eta helburu-aniztasuna

Aurretik esandakotik ateratzen den ondorioaren arabera, proposatzen den ereduaren osagai eta azpiosagai

nagusietarako askotariko ikuspegiak har daitezke edukiari buruz edo ikaskuntza arrakastaz gauzatze-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!