15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

• Ikasleek zenbateraino ekoiztu behar dituzte testuak, eta ez soilik prozesatu Testu ekoiztuak

izan daitezke:

a) ahozkoak:

– ozen irakurritako testuak;

– ariketetako galderen ahozko erantzunak:

– buruz ikasitako testuen erreprodukzioak (antzerki-lanak, olerkiak, etab.);

– binakako eta taldekako ariketak;

– eztabaida formaletan eta ez-formaletan egindako ekarpenak;

– elkarrizketa askea (ikasgelan edo ikasle-trukeetan);

– aurkezpenak.

b) idatzizkoak:

– diktatutako pasarteak;

– idatzizko ariketak;

– idazlanak;

– itzulpenak;

– idatzizko txostenak;

– proiektuak;

– atzerriko lagunentzako gutunak;

– gutunak, posta edo beste ikasle batzuekiko harremanak, posta elektronikoz edo faxez

eginak.

Harrerazko, ekoizpenezko eta elkarreraginezko modalitateetan, zenbateraino lagun dakieke ikasleei

edo espero da ikasleek testu-motak bereiztea eta ahozko eta idatzizko ulermenerako eta adierazpenerako

estilo egokiak garatzea, gizabanako eta taldeko kide gisa jardunez (adibidez, ideiak eta interpretazioak

elkarbanatuz ulermen- eta formulazio-prozesuetan)

1 7 1

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Beren ikaskuntza- eta irakaskuntza-programetan testuek (ahozkoek nahiz idatzizkoek)

duten tokia eta horien ustiapen didaktikorako gauzatu beharreko jarduerak.

• Zein printzipioren arabera hautatzen, egokitzen edo osatzen, ordenatzen eta aurkezten

diren testuak.

• Testuak egokituta dauden.

• Ikasleek testu-motak bereiztea a) espero den edo b) horretan lagunduko zaien, eta

testu-motaren araberako irakurrizko eta entzutezko ulermen-estilo desberdinak garatzea

dagokien, kontuan hartuta zein helbururekin entzuten edo irakurtzen den: ideia

nagusia, elementu jakinak, etab. bilatzeko, etab.

6.4.4 Atazek eta jarduerek hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan duten zeregina

Nola espero da ikasleek edo eskatzen zaie ikasleei atazetatik eta jardueretatik ikastea (ikus 4.3. eta 4.4.

atalak)

a) Bat-bateko jardueretan parte hartze-hutsarekin

b) Jarduera-moten, helburuen, sarrerako materialaren (input), emaitzen, parte-hartzaileen zereginaren

eta abarren arabera planifikatutako atazetan eta jardueretan parte-hartze hutsarekin

c) Atazan ez ezik aurretiko planifikazioan eta geroko analisian eta ebaluazioan parte hartuta

d) c)n bezala, baina helburuei, atazen izaerari eta egiturari, parte-hartzaileen zereginei buruzko

kontzientzia esplizitua hartuta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!