15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dioten. Atazak errutinazkoak edo automatikoak ez badira, estrategiak erabili beharko dira komunikazioan

eta ikaskuntzan. Eta atazak gauzatzeko hizkuntz jarduerak bideratu behar diren heinean, ezinbestekoa

izango da ahozko nahiz idatzizko testuak garatzea (ulermenaren, ekoizpenaren, elkarreraginaren

edo bitartekotzaren bidez).

3 5

Aurretik deskribatu dugun ikuspegi orokorra ekintzetan oinarritua da, argi eta garbi. Eragileek

beren gaitasunei loturiko estrategiak nola erabiltzen dituzten eta egoera bakoitza nola sumatzen edo

imajinatzen duten hartzen du kontuan, alde batetik; eta, bestetik, testuinguru eta baldintza jakinetan

gauzatu behar diren ataza edo atazak.

Hortaz, armairua mugitu (ataza) behar duen norbaitek, bultzaka eraman dezake, edo, errazago

garraiatzeko, piezak askatu eta gero berriz muntatu, edo profesional bati deitu mugi diezaion, edo

amore eman eta lan hori hurrengo eguna arte bere horretan utzi, etab. (estrategia guztiak). Aukeratzen

den estrategiaren arabera, ataza gauzatzeko (edo saihesteko, edo atzeratzeko, edo berriro definitzeko)

beharrezkoa izango da, edo ez, hizkuntz jarduera bat eta testu bat prozesatzea (adibidez piezak askatzeko

jarraibideak bidetu, telefono-deiak egin, etab.). Era berean, ikasle batek eskolan atzerriko hizkuntza

bateko testua itzuli behar duenean (ataza), hainbat bide har ditzake: testu hori aldez aurretik

itzulita dagoen begiratu, ikaskide bati bere lana erakusteko eskatu, hiztegia erabili, ezagutzen dituen

hitz edo egitura urrietan oinarrituta esanahiren bati antzematen saiatu, ariketa ez aurkezteko aitzakiaren

bat asmatu, etab. (estrategia posible guztiak). Hemen aurreikusten diren kasu guztietarako, ezinbestekoa

izango da hizkuntz jarduera bat eta testu bat prozesatzea (itzulpena edo bitartekotza, ikaskide

batekiko ahozko negoziazioa, irakaslearentzako idatzizko edo ahozko aitzakiak, etab.).

Estrategia, ataza eta testuaren arteko harremana atazaren beraren araberakoa da. Litekeena da atazak

hizkuntzaren premia berezia izatea, hots, hizkuntz jardueren behar handia izatea, eta aplikatzen

diren estrategiak hizkuntz jarduerekin lotuak izatea nagusiki (adibidez, testu bat irakurri eta komentatu,

“hutsuneak bete” motako ariketa bat egin, hitzaldi bat eman, aurkezpen bati buruzko oharrak idatzi).

Era berean, litekeena da hizkuntz osagairen bat izatea; hots, hizkuntz jarduerak behar denaren

parte bat bakarrik dira, eta aplikaturiko estrategiak ere, edo batez ere, beste ekintza batzuekin lotuak

dira (adibidez, errezeta bati jarraituz sukaldean aritzearekin). Eta ataza asko dira hizkuntz jarduerara jo

gabe egiteko modukoak. Kasu horietan, egin beharreko ekintzak ez dira hizkuntz jarduerak izango, eta

aplikatu beharreko estrategiek beste era bateko ekintzekin zerikusia izango dute; adibidez, kanpindenda

hitzik egin gabe jar daiteke, hori egiten badakiten zenbait lagunen artean. Teknikari buruzko

ahozko trukea tarteka dezakete, edo atazarekin inolako zerikusirik ez duen elkarrizketa bat egin dezakete,

edo ataza gauzatzen duten bitartean abesten aritu daiteke kide horietako bat. Taldeko norbaitek

hurrena zer egin behar den ez dakienean izaten da ezinbestekoa hizkuntzaren erabilera, edo aurrez finkatutako

errutina okerra denean.

Era honetako analisietan, estrategiak, bai komunikazio- bai ikas-estrategiak, eta horiei dagozkien

atazak beste edozeinen moduko estrategia eta ataza mota bat baino ez dira. Era berean, egiazko testuak

edo helburu pedagogikoetarako sortuak, ikasleek ekoiztutakoak eta gidaliburuak testu-mota bat baino

ez dira, beste askoren arteko beste bat.

Datozen kapituluetan alderdi eta azpikategoria bakoitzaren azalpen xehea egingo da, adibideen eta,

hala behar denean, deskribatzaile-eskalen laguntzarekin. 4. kapituluak hizkuntzaren erabileraz dihardu:

hizkuntzaren erabiltzaileak edo hizkuntza ikasten ari denak zer egin behar duen azaltzen du. 5. kapituluak,

berriz, hizkuntzaren erabiltzaileari ekiteko ahalmena ematen dioten gaitasunak ditu aztergai.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!