15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hitzaurrea

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako

Erreferentzia Markoa

Euskarazko argitalpenaren sarrera

Asko dira gure herrian euskara ikastera hurbildu diren ikasleak eta asko izango dira hemendik

aurrera ere hurbilduko direnak. Guztientzat eta horien ikas-prozesuaz arduratzen direnentzat premiazko

tresna da Europako Erreferentzia Marko Bateratua. Gure hizkuntza, eta baita ere beste edozein hizkuntza

ikasten edo irakasten ari den orok gogoz hartuko du liburu garrantzitsu honen euskarazko itzulpena.

2001ean argitaratu zen jatorrizko bertsioa, eta harrezkero, liburu horretara edo ondorengo beste

zenbait itzulpenetara jo dute, behin eta berriz, hizkuntzen irakaskuntzan lanean jardun dutenek liburuaren

mamiaz baliatzera. Lau urte igaro dira lehen argitalpenetik eta, zorionez, hemen dugu euskarazkoa.

Hizkuntza bat ikastea bide luzea da, amaigabea ere esan genezake, gure bizitzako esperientziekin

batera egiten dugun bidea. Bide horretan mugarriak jartzen, eman beharreko urratsak zehazten, hizkuntzarekin

egiten ikasi dugunaz jabetzen eta ikas-prozesuaren garapena ulertzen lagunduko digu hizkuntza

askoren esperientzian oinarrituta osatu den dokumentu honek.

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa Europako

Kontseiluko berrogei herrialdetako hizkuntzalaritza aplikatuaren eta pedagogiaren arloetako adituek

egindako lanaren emaitza da, aditu horiek hamar urte baino gehiagoz egindako lanaren emaitza, hain

zuzen ere. Ikerketak eta galdeketa zabala erabilita garatua izan den tresna praktiko bat, ikas prozesuan

mailaketak zehazteko estandar garbiak eskaintzen dizkiguna eta ikasleen emaitzak nazioartean era

konparagarrian ebaluatzeko aukera ematen diguna.

Erreferentzia Markoa hizkuntza modernoen arloko profesionalentzat prestatu da, eta hizkuntzen

irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren helburuei eta metodologiari buruzko gogoeta sorraraztea du besteak

beste, helburua. Baita ere kurrikuluak garatzeko, eta programak, azterketak eta ebaluazio-irizpideak

zehazteko oinarri bateratua eskaintzea.

Gainera, hainbat galdera ditu lan honek bere oinarrian eta horiei erantzuten saiatzea da bere asmoa:

Zer egiten dugu hitz egiten edo idazten dugunean Nola egiten gara gai horretarako Zein neurritan

irakasten da behar den hori hizkuntza berrian erabiltzeko Nola zehaztu helburuak eta nola neurtu

aurrerapenak ikas/irakasbidean Nola ikasten da hizkuntza Zer egin genezake hobeto ikasten laguntzeko

Nola lagundu ikasleari bere ikas prozesuan

Galdera horiek eta beste asko aztertzen ditu, baina liburuaren erabiltzaileak gogoeta egitera bultzatzeko,

atal bakoitzaren amaieran galderak egiten ditu eta erantzuna irekia uzten du, hark erantzun dezan

eta galdera horiek bere esperientzian txerta ditzan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!