15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 7 2

6.4.5 Ikasleak komunikazio-estrategiak erabiltzeko ahalmena garatzea

Ikasleak komunikazio-estrategiak erabiltzeko duen ahalmenaren garapena (ikus 4.4. atala) ikasleak

H1ez egiten duen erabileratik dator, edo honako hauen bidez:

a) planifikazio-, gauzatze-, ebaluazio- eta zuzenketa-estrategiak biltzen dituzten eragiketa egitea

eskatzen duten atazak gauzatuz eta egoerak sortuz (adibidez, rol-jokoak edo simulazioak)

b) a)n bezala, baina gogoeta egiteko eta kontzientzia hartzeko teknikekin (adibidez, rol-jokoen eta

simulazioen grabazioa eta analisia)

c) a)n bezala, baina ikasleei eskatuz eta adorea emanez behar denean prozedura estrategiko esplizituak

erabiltzeko

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zer toki izango duten jarduerek, atazek eta estrategiek hizkuntzen ikaskuntzako edo

irakaskuntzako beren programetan.

6.4.6 Gaitasun orokorren garapena

Gaitasun orokorrak (ikus 5.1 atala) lantzeko hainbat era daude:

Munduaren ezagutzari dagokionez, hizkuntza berria ikasteak ez du esan nahi hutsetik hastea. Behar

den ezagutza ia guztia –guztia ez bada– jakintzat eman daiteke. Hala ere, kontua ez da ideia zaharrak

adierazteko hitz berriak ikastea, baina esan beharra dago Atalase-mailan proposatu den nozio orokorren

eta espezifikoen markoa Europako hogei hizkuntzatarako egokia eta nahikoa dela egiaztatu dela,

eta hizkuntz familia desberdinetako hizkuntzak sartzen direla multzo horretan. Irizpide bat finkatu

behar da era honetako galderei erantzuteko: irakatsi edo aztertuko den hizkuntzak ikasleei eskatzen

dien munduaren ezagutza beren heldutasunari dagokionaz haragokoa da, edo ikasle horiek heldu gisa

duten esperientziatik kanpokoa Horrela bada, ezagutza hori ezin eman daiteke jakintzat. Arreta eman

behar zaio auzi horri: ama-hizkuntza ez den hizkuntza erabiltzen bada eskoletan eta unibertsitateetan,

irakaskuntzako hizkuntza moduan (eta noski, ama-hizkuntzaren irakaskuntzan bertan), bai gaien edukia

bai hizkuntza berriak izango dira. Iraganean, hizkuntzako liburu asko, adibidez XVII. mendeko

txekiar hezitzaile Comeniusen Orbis Pictus, hizkuntzen ikaskuntzaren egituraketa era esplizituan

eskaintzen saiatu ziren, gazteei munduaren ikuspegi egituratu bat emateko.

Ezagutza soziokulturalaren eta kulturarteko trebetasunen garapenaren gaineko jarrera bestelakoa

da. Europako herriek kultura bateratua dutela dirudi zenbait alderdiri dagokionez. Beste alderdi batzuetan,

ordea, alde handiak daude, ez nazioen artean soilik, baita eskualdeen, klaseen, komunitate etnikoen,

sexuen eta abarren artean ere. Kontu handiz aztertu beharra dago ikasgai den kulturaren adierazpena

eta oinarri hartu beharreko gizarte-taldearen edo taldeen hautaketa. Ba al dago tarterik haurrentzako

liburu ilustratuetan aurkitu ohi diren estereotipo pintoresko eta folkloriko oro har arkaikoentzat

(Holandako eskalapoiak eta errotak, landetxe ingelesak, lastozko teilatua eta ate alboan arrosak dituztenak)

Irudi horiek imajinazioa sustatzen dute eta motibagarriak izan daitezke, batez ere haur txikientzat.

Sarritan herrialdeak berak, nolabait ere, berari buruz duen irudiarekin lotura izaten dute, eta

jai herrikoietan irudi horri eusten zaio eta sustatu egiten da. Horrela bada, ikuspegi horretatik aurkez

daitezke. Hala ere, estereotipo horiek ez dute ia zerikusirik herritar gehienen eguneroko bizitzarekin.

Oreka bilatu beharko litzateke, ikaslearen gaitasun kulturanitza garatzeak xede duen hezkuntza-helburu

orokorrari erreparatuz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!