15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tzirik. Teorialari batzuen arabera, gizakiak informazioa prozesatzeko dituen ahalmenak froga sendoak

dira, hizkuntza bereganatzeko eta ulermenerako zein adierazpenerako erabiltzeko gai egiten baitu pertsona

bat, baldin eta hizkuntza horren eraginpean behar adina eta era ulergarrian egon bada. Ikuspegi

horren arabera, ezinezkoa da “bereganatze” prozesua behaketatik eta intuiziotik abiatuta ulertzea eta

analizatzea, eta ulermen hori ezin erraz daiteke manipulazio kontzientearen bidez, ez irakaskuntzaren

bidez ez ikaskuntza-tekniken bidez. Teorialari horien ustez, ikaskuntza irakaskuntza akademikorik

gabe gertatzeko moduko ingurune linguistiko ahalik eta aberatsena eskaintzea da irakasle batek egin

dezakeen gauzarik garrantzizkoena.

Beste teorialari batzuen arabera, sarrerako material (input) ulergarriaren eraginaz gainera, hizkuntzaren

garapenerako beharrezko baldintza eta baldintza nahikoa da komunikazio-elkarreraginean era

aktiboan parte hartzea. Era berean, hizkuntzaren irakaskuntza edo ikaskuntza esplizituak funsgabeak

direla diote. Beste muturrean daude uste dutenak gramatikako beharrezko arauak eta hiztegi nahikoa

ikasi dituzten ikasleek beren aurretiko esperientziaren bidez eta zentzuari jarraituz ulertu eta erabili

ahal izango dutela hizkuntza, inolako entsegurik egin beharrik gabe. Bi mutur horien artean daude,

ordea, ikasle eta irakasle gehienak eta beren laguntza-zerbitzuak; gehienek jardun eklektikoagoak egiten

dituzte eta aitortzen dute ikasleek ez dutela ezinbestean irakasleek irakasten dietena ikasten, eta

sarrerako material (input) linguistiko asko, testuinguru egokian kokatua eta ulergarria, behar dutela

ikasteko, eta beharrezkoak dituztela, orobat, hizkuntza elkarreraginez erabiltzeko aukerak. Era berean,

batez ere ikasgelako baldintza artifizialetan, ikaskuntza kontzientea eta behar adinako praktika ikaskuntzaren

lagungarri dela aitortzen dute, behe-mailetako hitz egiteko eta idazteko trebetasun fisikoei

jartzen zaien arreta kontzientea murrizteko edo ezabatzeko, eta orobat zuzentasun morfologikoari eta

sintaktikoari jartzen zaion arreta, era horretan ikaslea goi-mailako komunikazio-estrategiak erabiltzeko

aske geldituko baita. Beste teorialari batzuek (dena dela, lehen baino askoz ere gutxiago) uste dute

ariketak behin eta berriz errepikatuz lor daitekeela helburu hori.

Hainbat osagai daude, noski, adin eta jatorri desberdinetako ikasleek etekin handiagoz erantzungo

dietenak. Alde handiak daude, era berean, ikastaro batetik bestera, irakasleek, liburuen egileek eta abarrek

elementu batzuei eta besteei ematen dieten garrantziaren arabera: harrerari edo ekoizpenari

garrantzi gehiago ematen dioten, zuzentasuna jariotasunari gailentzen zaion, etab.

1 6 5

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Ikaskuntzari buruzko zer printzipiotan oinarrituko duten beren lana eta horrek izango

dituen ondorio metodologikoak.

6.3 Zer egin dezake Erreferentzia Markoaren erabiltzaileak ikaskuntza errazteko

Hizkuntzen irakaskuntzako profesionalek “ikaskuntzaren aldeko elkarte” moduko bat osatzen dute.

Elkarte horretan hainbat espezialista biltzen dira, ez soilik ikaskuntzaren gertaeran zuzeneko inplikazioa

duten irakasle eta ikasleak, eta talde horietako bakoitzak ikaskuntzan duen zeregina aztertuko

dugu, hain zuzen ere, atal honetan.

6.3.1 Azterketekin eta tituluekin zerikusia duten erabiltzaileak

Azterketekin eta tituluekin zerikusia dutenek kontuan hartu beharko dute titulu bakoitzerako eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!