15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6 8

4.1.2 Egoerak

Arlo bakoitzean, honako ezaugarri hauen arabera deskriba daitezke kanpo-egoerak:

• gertatzen diren lekua eta unea;

• erakundeak edo organizazioak, egoera arruntetan gerta daitekeena oro har kontrolatzen dutenen

egitura eta prozedurak;

• inplikatutako eragileak, batez ere erabiltzaileari edo ikasleari buruz duten gizarte-zereginaren

garrantziaren arabera;

• inguruneko objektuak (bizidunak eta bizigabeak);

• gertaerak;

• inplikatuta dauden eragileen esku-hartzeak;

• egoera horri dagozkion testuak.

5. koadroan egoerari buruzko kategoria horien adibide batzuk agertzen dira, arloka sailkatuta; adibide

horietan agertzen diren egoerak Europako herrialde ia guztietan gertatu ohi dira. Koadroa lagungarria

da huts-hutsik, eta iradokizun moduan erabil daiteke; baina ez du zehatza izateko xederik. Hain

zuzen ere, ezin ditu kontuan hartu elkarreraginezko egoeren alderdi dinamikoak, zeinetan parte-hartzaileek

egoeraren ezaugarriak hura garatu ahala zehazten baitituzte eta aldaketaz deskibapenaz baino

gehiago kezkatzen baitira. 4.1.4. eta 4.1.5. ataletan sakonago aztertzen dira komunikazio-ekintzetan

solaskideen artean gertatzen diren harremanak. Komunikazio-elkarreraginaren barne egiturari dagokionez,

ikus 5.2.3.2. atala. Alderdi soziokulturalei dagokienez, ikus 5.1.1.2. atala; eta erabiltzailearen

estrategiei dagokienez, ikus 4.4. atala.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Ikasleak zein egoerari aurre egin beharko dion, nola emango zaion horretarako gaitasuna

eta zer eskatuko zaion horri buruz.

• Ikasleak zein toki, erakunde edo organizazio, pertsona, objektu, gertaera eta jarduerarekin

harremana izango duen.

5. koadroa. Erabileraren kanpo-testuingurua: kategoria deskribatzaileak

Arlo pertsonala

Lekuak

Erakundeak

Pertsonak

Objektuak

Norberarena, familiarena, adiskideen etxea. Etxea, gela, lorategia;

hotel bateko gela. Mendia, hondartza eta abar.

Familia- eta gizarte-harremanak.

Aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak, anaia-arrebak, osaba-izebak,

lehengusu-lehengusinak, senar-emazteak, ezkon-senideak, adiskide

minak, adiskideak, ezagunak...

Dekorazioa, altzariak, arropa, etxeko hornidura, elektrikako tresnak, jostailuak,

tresnak, norberaren garbitasunerako gauzak, artelanak, liburuak,

etxeko abereak eta animalia basatiak, zuhaitzak, landareak, igerilekua,

belarra, etxeko ondasunak, poltsak, aisialdia, kirol-horniketa…

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!