15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lau orientazio horiek marko bateraturako egokiak izan daitezke.

Beste ikuspegi batetik begiratuta, hau esan daiteke orientazioei buruz:

• erabiltzailearengan oinarritutako eskala bat ebaluazioaren diseinatzailearengan oinarritutako

eskala baten beste bertsio bat dela, helburua xehetasun gutxiagokoa eta osotasunezko ikuspegia

ematea duena.

• aztertzailearengan oinarritutako eskala bat diagnosian oinarrituriko eskala baten beste bertsio

bat dela, xedea xehetasun gutxiagokoa eta aztertzaileari osotasunezko ikuspegia izaten laguntzea

duena.

6 1

Erabiltzailearengan oinarritutako eskala batzuetan zehaztasuna murrizteko prozesu hori eskalaren

ondorio logikoen ikuspegi orokorra emateko bidea da, eta eskala “orokor” bat osatzen dute, maila

bakoitzeko lorpen nagusien deskribapenarekin. Beste kasu batzuetan, berriz, xehetasunak emateko

ordez egiten da hori (adibidez, lehen aipatu den finlandiar eskalan). Kasu batzuetan trebetasun jakinetarako

ematen den zenbaki-sailaren esanahia azaltzeko egiten da (adibidez, IELTS, International

English Language Testing System). Beste kasu batzuetan, sistema xeheago baten ikuspegi orokorra

emateko abiapuntua da (adibidez, Eurocentres). Kasu guztietan, hipertestuak ordenagailuz agertzeko

erabiltzen denaren antzeko ikuspegiari jarraitzen zaio. Erabiltzaileari piramide modura antolatutako

informazioa ematen zaio, eta ikuspegi orokorra, ikuspegi argia, izan dezake hierarkiaren goiko geruza

kontuan hartuta (hemen, eskala “orokorra”). Zenbat eta beherago egin sisteman, orduan eta xehetasun

gehiago eskuratuko ditu, baina pantaila edo orrialde batean edo bitan ikusiko du dena. Horrela, erabiltzailea

xehetasunekin itsutu gabe, edo azalpen hutsaletan gelditu gabe, azalduko da konplexutasuna.

Xehetasunak ere han izango ditu, haien beharra izanez gero.

Hipertestua deskribapen-sistema bat bururatzeko analogia baliagarria da. Ikuspegi horri jarraitzen

dio ESUk (English-speaking Union), ingelesa atzerriko hizkuntzatzat harturik ingelesezko azterketa

egiteko Erreferentzia Markoaren eskala osatzeko. Ikuspegi horri jarraitzen diote, era berean, 4. eta 5.

kapituluek. Adibidez, komunikazio-jarduerei dagokienez, Elkarreragina eskala-kategoria horretako

azpieskalen bilduma da.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• mailetan duten interesak zenbaterainoko lotura duen ikaskuntzaren helburuekin, programarekin,

jarraibide ofizialekin eta kontrol jarraituarekin (ebaluazioaren diseinatzailearengan

oinarritutakoa);

• mailetan duten interesak zenbaterainoko lotura duen ebaluazioan sendotasun gero eta

gehiago lortzearekin, trebetasun-mailari buruzko irizpide zehaztuak emanez (aztertzailearengan

oinarritutakoa);

• mailetan duten interesak zenbaterainoko lotura duen langileei, hezkuntzako beste sektoreei,

gurasoei eta ikasleei berei emaitzak adieraztearekin (erabiltzailearengan oinarritutakoa).

3.9 Hizkuntz gaitasunak eta emaitzak

Mailaketari buruz jarduteko, garbi bereizi behar dira gaitasun mailen (adibidez erreferentzia maila bateratuen)

definizioaren eta maila jakin bateko helburu bati buruzko lorpen-mailaren ebaluazioaren artean.

Hizkuntz gaitasunaren eskalak, erreferentzia maila bateratuek adibidez, gaitasunen hurrenez

hurreneko zerrenda batzuk definitzen ditu. Ikaslearen gaitasunaren esparru kontzeptuala bere oso-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!