15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

desitxuratutik. Ikasleak akatsak egiten dituenean, jarduera hori bat dator benetan duen berezko gaitasunarekin,

H2ko arauen ezaugarri desberdinak garatu ditu-eta.

Hutsegiteak jardueran gertatzen dira, erabiltzaile edo ikasle batek (berdin gerta dakioke jatorrizko

hiztun bati) gaitasunak egoki ez burutzetik.

Jarrera desberdinak har daitezke ikasleen akatsei dagokienez, adibidez:

a) akatsak eta hutsegiteak ikaskuntzaren porrotaren froga dira;

b) akatsak eta hutsegiteak irakaskuntza ez-eraginkorraren froga dira;

c) akatsek eta hutsegiteek ikasleak komunikatzeko duen borondatea frogatzen dute, nahiz eta

deskuidatzeko arriskua izan;

d) akatsak ikasleak garatzen duen “tarteko hizkuntzaren” emaitza saihestezin eta iragankorrak

dira;

e) hutsegiteak saihestezinak dira hizkuntzaren edozein erabilera-modutan, ama-hizkuntzan

diharduten hiztunengan barne.

Neurri desberdinak har ditzakegu ikasleen akatsei eta hutsegiteei dagokienez. Honako aukera

hauek daude:

a) irakasleak berehala zuzendu beharko lituzke akats eta hutsegite guztiak;

b) sustatu egin beharko litzateke ikaskideren batek sistematikoki berehalako zuzenketa egitea,

eta, horrela, akats guztiak errotik atera;

c) akats guztiak seinalatu eta zuzendu behar dira, horrek komunikazioa eragozten ez duenean

(adibidez, jariotasunaren garapena eta zuzenketarena bereiziz);

d) akatsak zuzendu ez ezik, aztertu egin beharko lirateke eta une egokian argitu;

e) hanka-sartzeak besterik ez diren hutsegiteak alde batera utzi beharko lirateke, baina akats

sistematikoak errotik atera behar dira;

f) komunikazioa kaltetzen dutenean bakarrik zuzendu behar dira akatsak;

g) akatsak “tarteko hizkuntza iragankorraren“ ondoriotzat hartu beharko lirateke, eta ez lirateke

kontuan hartu beharko.

Nola erabil daitezke ikaslearen akatsen behaketa eta azterketa

a) irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren planifikazioa maila pertsonalean edo taldean egitean

b) ikastaroaren planifikazioan edo materialen garapenean

c) irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren balorazioan eta ebaluazioan Adibidez:

• batez ere akatsen eta hutsegiteen arabera ebaluatzen dira ikasleak, ezarritako atazak

burutzean

• horrela ez bada, etekin linguistikorako zer beste iritzi erabiltzen dira

• neurtzen al dira akatsak eta hutsegiteak, eta zer irizpideren arabera

• nolako garrantzia ematen zaie akatsei eta hutsegiteei honako alor hauetan:

– ahoskera

– ortografia

– hiztegia

– morfologia

– sintaxia

– erabilera

– eduki soziokulturala

1 7 9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!