15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hizkuntzaren ikaskuntzari eta erabilerari dagokionez, ezagutzak ez daude soilik eta zuzenean hizkuntzari

eta kulturari lotuta.

3 1

Hezkuntza zientifiko edo teknikoaren arlo jakin bateko ezagutza akademikoa eta arlo profesional

jakin bateko ezagutza akademiko edo enpirikoa funtsezkoak dira atzerriko hizkuntza batean arlo horiei

buruzko testuak jasotzeko eta ulertzeko. Eta atzerriko hizkuntzaren hizkuntz jarduerak bideratzeko

funtsezkoa da, orobat, eguneroko bizitzari dagokion ezagutza enpirikoa (egunaren antolaketa, jatorduak,

garraioak, komunikazioa eta informazioa), esparru publikoari zein pribatuari dagokiona. Beste

herrialde edo eskualde batzuetako gizataldeek partekatzen dituzten balioen eta sinesmenen ezagutza

(adibidez, erlijio-sinesmenen, tabuen, historia komunaren eta abarrena) oinarri-oinarrizkoa da kulturen

arteko harremanetan. Ezagutzaren arlo horiek desberdinak dira gizabanako batetik bestera; kultura

bakoitzarentzat espezifikoak izan daitezke, baina baita, aldi berean, parametro eta konstante unibertsalei

lotuak ere.

Ezagutza berriak ez zaizkie, besterik gabe, lehendik norberak zituen ezagutzei eransten; aitzitik,

norberaren lehendiko ezagutzen izaeraren, aberastasunaren eta egituraren arabera antolatzen dira, eta

haiek aldatu eta berregitura ditzakete, neurri batean. Jakina, gizabanakoaren lehendiko ezagutzak berebiziko

garrantzia du hizkuntzen ikaskuntzan. Askotan, irakaskuntza- eta ikaskuntza-metodoek jakintzat

ematen dute munduaren kontzientzia hori. Dena dela, egoera batzuetan (adibidez, murgilketan, irakaskuntza

norberaren ama-hizkuntzan egiten ez den eskola edo unibertsitate batean jardunez) ezagutza

linguistikoen eta beste ezagutza batzuen arteko aldibereko eta elkarrekiko aberastea gertatzen da.

Oso kontuan hartzekoa da, beraz, ezagutzen eta komunikatzeko gaitasunaren arteko lotura.

Trebetasunak eta abileziak delakoa (egiten jakin, savoir-faire, ikus 5.1.2. atala), edozein helburu

dutelarik ere –izan autoa gidatzea, biolina jotzea edo bilera bat zuzentzea–, prozedurak garatzeko gaitasunaren

araberakoak dira, ezagutza deklaratiboen araberakoak baino gehiago; baina, hala ere, trebetasun

horiek errazago lortuko dira “ahantz daitezkeen” ezagutzak bereganatuz eta barneratuz, eta era

askotako gaitasun existentzialak (adibidez, ataza egiterakoan lasaitasunez edo tentsioan aritzea) izan

ditzake lagungarri. Har dezagun, adibidez, autoa gidatzeko trebetasunaren adibidea: autoa gidatzea prozesu

ia automatikoen sail bat da, errepikapenez eta esperientziaren bidez ia automatiko bihurtzen diren

prozesu-sail bat (lozagia atera, abiadura aldatu, etab.); baina, hasieran, eragiketa kontzienteak eta hitzez

adieraz daitezkeenak bereiztea eskatzen du (altxa ezazu oina mantso-mantso lozagitik, hirugarren abiadura

jarri, etab.), eta baita ezagutza jakin batzuk barneratzea ere (auto ez automatikoek hiru pedal dituzte,

honako zeregin hauek betetzen dituztenak, etab.), “gidatzen ikasi dugunean” halakoetan kontzienteki

pentsatu beharrik izango ez dugun arren. Gidatzen ikasteko kontzentrazio handia behar dugu, eta

ardura handia ere bai, geure buruaren irudia bereziki hauskorra baita egoera horretan (huts egiteko,

autoa gidatzeko gai ez garelako itxura emateko arriskua). Trebetasunak menderatzen dituenean, errazago

jardungo du gidariak eta konfiantza gehiago izango du bere buruan; bestela, bidaiariak eta gainerako

gidariak nahastuko lituzke. Bada, antzera gertatzen da hizkuntzen ikaskuntzaren zenbait alderdirekin

ere (adibidez, ahoskerarekin eta gramatikaren atal batzuekin, flexio morfologikoekin, esaterako).

Gaitasun existentziala (savoir-être, ikus 5.1.3. atala), gizabanakoaren ezaugarrien, izaeraren

bereizgarrien eta jarreren batura da; hor sartzen dira, adibidez, nork bere buruaz duen irudia eta gainerakoez

duena, edo beste pertsona batzuekin gizarte-harremanak izateko borondatea. Gaitasun hau ez

da soilik izaeraren ezaugarri aldaezinen ondorioa; aitzitik, hainbat eratako kultura harremanen ondorio

diren eta eralda daitezkeen alderdiak ere hartzen ditu bere baitan.

Izaeraren ezaugarri, bereizgarri eta egoera horiek oso kontuan hartu beharreko parametroak dira

hizkuntza bat ikastean eta irakastean; beraz, definitzen zailak gerta daitezkeen arren, ezinbestean sartu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!