15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 6 0

hizkuntzarteko aldakortasunaz eta hizkuntz aldaketaz baliatuta.

6.1.3.3 Hizkuntzaren eta ikaskuntza- eta erabilera-prozesuen kontzientzia garatzea

Gaitasun eleanitzak eta kulturanitzak hizkuntzaren eta komunikazioaren gaineko kontzientzia garatzen

laguntzen du, gizakiari atazak egiterakoan bere bat-batekotasunaz, eta, zehatzago, atazen dimentsio

linguistikoaz kontzienteagoa izaten eta dimentsio horiek kontrolatzen laguntzen dioten estrategia metakognitiboak

sustatzen ditu. Gainera, eleaniztasunaren eta kulturaniztasunaren esperientziak:

• aurretiko osagai soziolinguistikoak eta pragmatikoak baliatzen ditu, eta gehiago garatzen

ditu.

• hizkuntza desberdinen antolaketa linguistikoaren alderdi orokorra eta espezifikoa hobeto hautematen

laguntzen du (kontzientzia metalinguistiko moduko bat da, hizkuntzartekoa, edo, nolabait

esateko, “hiperlinguistikoa”).

• bere izaera dela eta, nola ikasi behar den jakiteko eta beste pertsona batzuekin eta egoera

berrietan harremanak izateko ahalmena hobetzen du.

Beraz, gaitasun eleanitzak eta kulturanitzak azkartu egin dezake, nolabait, esparru linguistikoko eta

kulturaleko geroko ikaskuntza. Hori horrela da, baita gaitasun eleanitza eta kulturanitza “desorekatua”

bada eta hizkuntza jakin bat “partzialki” bakarrik menderatzen bada ere.

Era berean, esan daiteke atzerriko hizkuntza eta kultura bat ezagutzeak ez duela esan nahi “jatorrizko”

hizkuntzari eta kulturari buruzko etnozentrismotik harago joatea nahitaez, eta alderantzizko

ondorioa ere izan dezakeela (ez da harritzekoa atzerriko hizkuntza baten ikaskuntzak eta kultura bate -

kiko harremanak izateak aurretiko ideiak eta estereotipoak indartzea, murriztu ordez), baina, aldiz,

hainbat hizkuntza ezagutzeak arazo hori saihesten eta ikaskuntza-potentziala aberasten laguntzen

duela.

Testuinguru horretan, garrantzi handia du hizkuntzen aniztasunarekiko errespetua sustatzeak eta

eskolan atzerriko hizkuntza bat baino gehiago ikastera bultzatzeak. Kontua ez da Europako historiako

garrantzi handiko une batean hizkuntz politika jakin bat hautatzea soilik. Ezta bi hizkuntza baino

gehiagotan gaitutako gazteei etorkizunerako aukera gehiago eskaintzea ere, nahiz eta horrek garrantzi

handia izan. Ikasleei honako hauetarako laguntza ematea da:

• beren identitate linguistiko eta kulturala eraikitzeko, norberarenaz bestelakoaren esperientzia

askotarikoa txertatuz.

• ikasteko ahalmena garatzeko, hainbat hizkuntza eta kulturarekin harremana izateak dakarren

esperientzia plural horren beraren bidez.

6.1.3.4 Gaitasun partziala eta gaitasun eleanitza eta kulturanitza

Ikuspegi honetatik ere, funtsezkoa da hizkuntza jakin bateko gaitasun partzialaren kontzeptua: ez da

printzipioz edo pragmatismoz atzerriko hizkuntza bat era mugatuan edo zatikatuan menderatzea, hura

aberastuko duen gaitasun eleanitzaren zati bat baizik. Esan behar da, halaber, gaitasun “partziala”,

gaitasun askotariko baten osagai dena, gaitasun funtzionala dela aldi beran, helburu mugatu eta

konkretu bati buruz.

Hizkuntza bateko gaitasun partzialak ulermenezko hizkuntz jarduerak har ditzake bere baitan

(adibidez, ahozko edo idatzizko ulermena nabarmenduz) eta aldi berean arlo jakin bati eta ataza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!