15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kapitulu honen hasieran ikusi denez, ebaluazio-prozesuan subjektibotasuna murrizteko lehen urratsa

inplikatuta dagoen konstruktuaren ulermen bateratua bideratzea da, Erreferentzia Marko bateratu

bat finkatzea. Erreferentzia Markoak edukia zehazteko oinarri hori eman nahi du, eta zuzeneko probetarako

argi definitutako irizpideak lantzeko tresna izan nahi du.

2 11

9.3.9 Kontrol-zerrendaren araberako neurketa/Eskalaren araberako neurketa

Kontrol-zerrendaren araberako neurketan, berriz, maila edo modulu jakin baterako egoki irizten

zaien alderdien zerrenda bati buruz pertsonak zer maila duen adierazten da.

Eskalaren araberako neurketan hainbat maila dituen eskala batean pertsona bat zein mailatan

dagoen zehazten da.

“Eskalan oinarritutako sailkapenean” zerrenda-sail baten arabera pertsona non kokatuta dagoen

erabakitzen da. Enfasia, beraz, bertikala da: eskalako zein mailatan dago Zerrenda edo maila bakoitzaren

esanahia deskribatzaile-eskalen bidez argitu beharko da. Kategoria bakoitzerako eskala asko

egon daitezke, eta orri berean eman daitezke, bata bestearen atzetik, edo bakoitza orrialde batean.

Zerrenda edo maila guztien definizioa ager daiteke, edo txandakako zerrenda eta mailena, edo goiko,

erdiko eta beheko mailena.

Alternatiba moduan, ikaskuntzan egin den bidea erakusten duen kontrol-zerrenda bat erabil daiteke;

enfasia, orduan, horizontala izaten da: moduluko zenbat eduki gauzatu dira arrakastaz Kontrolzerrenda

elementuen zerrenda moduan eman daiteke, galdeketa moduan; bestalde, gurpil moduan ere

eman liteke, edo beste edozein modutan. Erantzuna bai edo ez izan daiteke, eta urrats jakin batzuen

bidez gehiago zehatz daiteke (adibidez, 0tik 4ra), bereziki epigrafeka bereizita eta epigrafe horiek nola

interpretatu beharko liratekeen azaltzen duten definizioak emanda.

Deskribatzaile argigarriak eskatzen diren mailetara egokitutako irizpide-zehaztapen independenteak

direnez, maila jakin bateko kontrol-zerrenda sortzeko erabil daitezke –eta hala gertatzen da

Hizkuntzen portfolioaren aldaera batzuetan–, eta baita maila egoki guztiak beren baitan hartzen dituzten

ebaluazio-eskala edo -zerrenda gisa, 3. kapituluan agertzen den moduan, autoebaluaziorako 2.

koadroan eta aztertzaileak ebaluazioa egiteko 3. koadroan.

9.3.10 Iritzietan oinarritutako ebaluazioa/Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa

Iritzietan oinarritutako ebaluazioa: ikasleak gelan egiten duen lanaren esperientziaren arabera ematen

den epai erabat subjektiboa, ebaluazio espezifikoa egiteko inongo irizpide espezifikorik kontuan

hartu gabe egiten dena.

Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa: aztertzailearen subjektibotasuna murrizteko, iritzia irizpide

espezifikoei buruzko ebaluazio kontzientearekin osatuz egiten dena.

“Iritzia” terminoak, hemen, irakaslea edo ikaslea gelako lanaren, etxean egindako lanen… esperientzian

soilik oinarritzen dela adierazten du. Neurketa subjektibo askok, batez ere ebaluazio jarraituan,

gogoetaren edo memoriaren oinarrian sortutako iritzi bat ematen dute, pertsona jakin batek denbora

jakin batean egiten duenaren behaketa kontzientetik abiatuta agian. Horrela dihardute eskola-sistema

askok.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!