15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 7 0

1998ko abenduan hasi ginen datuak biltzen, “Gai da” proiektuaren autoebaluazioak eta UCLES

(University of Cambridge Local Examinatios Syndicate) erakundeak ingelesa atzerriko hizkuntza dutenei

egiten dizkien azterketak, maila guztietakoak, lotzeko. Lotura garbia zegoela ikusi zen, eta horrek

aukera eman zuen “Gai da” gaitasunaren profil adierazgarrien araberako azterketa-kalifikazio baten

esanahia deskribatzen hasteko.

Hala ere, “Gai da” ebaluazioak norberak egindako txostenean oinarritzen direnean, eta herrialde

askotako eta talde askotako parte-hartzaileek idatziak direnean, nolabaiteko aldakortasuna nabari da

ikasleek beren gaitasunei buruz duten ikuspegi orokorrean. Hau da, “Gai da” sistema ez dute denek

berdin ulertzen, hainbat arrazoi direla medio: adina, jatorri kulturala… Partaide-talde batzuentzat,

horrek ahuldu egiten du azterketen noten arteko korrelazioa. Ikuspegi analitikoa aukeratu da “Gai da”

autoebaluazioen eta azterketen emaitzek adierazten duten hizkuntz gaitasunaren irizpideen arteko lotura

aztertzeko. Seguru asko, “Gai da” ebaluazioetan oinarritutako ikerketa osagarri bat egin beharko da,

eskarmentua duten aztertzaileek egina, azterketako noten eta “Gai da” proiektuaren gaitasun-profilen

arteko erlazioa zehazteko.

Testuinguru horretan, arazo kontzeptual bat ere bada, gaitasunari dagokiona; hau da, zer esan nahi

dugu, zehazki, “Gai da” esapidearekin Hori definitu beharra dago, maila jakin batean pertsona

batek ataza batzuk arrakastaz burutzeko zenbateko probabilitatea dagoen kontuan hartuta. Atazak erabateko

zuzentasunaz egin behar al ditu Hori gehiegi eskatzea izango litzateke. Bestalde, ordea, arrakasta

izateko ehuneko berrogeita hamarreko probabilitatea txikiegia litzateke menderatze-maila duela

esateko.

Alorrari edo irizpideari buruzko azterketetan, alor jakin bateko “menderatzea” zer den finkatzeko

irizpide gisa %80ko probabilitatea zehazten denez, probabilitate horixe aukeratu da. Beraz, ALTEren

maila jakin bateko proba bat gainditzen dutenek %80ko arrakasta-probabilitatea izan behar dute,

gutxienez, maila horretako deskribatzaile gisa identifikatuta dauden atazetan. Orain arte Cambridgeko

azterketak egiten dituztenen bidez bildutako datuen arabera, kopuru hori bat dator, batez beste, maila

egokiko “Gai da” zehaztapenak gainditzeko probabilitatearekin. Erlazio hori aski konstantea izan da

maila guztietako azterketetan.

“Gai da” esapidea era esplizituan definituta, badugu oinarri bat ALTEren maila zehatzak “Gai da”

trebetasunen arabera interpretatzeko.

Azterketetako saioekiko lotura Cambridgeko azterketetan oinarrituta aztertu da orain arte, baina

datuak biltzen jarraituko dute “Gai da” zehaztapenen eta ALTEren beste azterketa batzuetako hizkuntz

jardueren arteko lotura aztertzeko. Horrek egiaztatuko du azterketa-sistema desberdin horiek lotura

bera dutela, funtsean, ALTEren bost mailako markoarekin.

Europako Kontseiluaren Erreferentzia Markoarekiko uztartzeak

1999. urtean jaso ziren datuen bidez, Europako Kontseiluaren Erreferentzia Markoaren 1996ko dokumentutik

hartutako zehaztapenekiko uztartzeak egin ziren. Uztartze horiek beren baitan hartzen zituzten:

– Hizkuntz erabileraren mailakako kategoria nagusien autoebaluazioaren koadroa osatzen duten

deskribatzaileak, 3. kapituluko 2. koadroan aurkeztuak.

– Jarioaren alderdi komunikatiboekin lotura duten hamasei deskribatzaile, 5. kapituluko eskala

argigarrietan agertzen direnak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!