15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. Maila guztietako irakasle eta ikasleek bakoitzak bere egoeraren arabera hizkuntzak ikasteko sistemak

(Europako Kontseiluaren "Hizkuntza modernoak" egitasmoan era progresiboan garatzen

diren moduan) eraikitzeko printzipioak aplikatzeko egiten duten ahalegina sustatu, erraztu eta

bultzatu:

2.1 Ikasleen beharrak, motibazioak, ezaugarriak eta baliabideak hartuz hizkuntzen irakaskuntzaren

eta ikaskuntzaren oinarritzat.

2.2 Helburu baliagarri eta errealistak ahalik eta garbien zehaztuz.

2.3 Material eta metodo egokiak garatuz.

2.4 Ikaskuntza-programen ebaluaziorako forma eta tresna egokiak osatuz.

2 3

3. Hezkuntza-maila guztietan metodo eta material egokiak txertatzeko ikerketa eta garapena bultzatu,

era guztietako ikasleek, bakoitzak bere beharren arabera, komunikazio-gaitasuna har

dezaten.

R (98) 6k hizkuntza modernoen esparruan gauzatzen diren jardueren helburu politikoak berresten

ditu bere atarikoan:

• Europar guztiei prestakuntza egokia eman, nazio batetik bestera mugitzeko erraztasuna

emateko eta elkarlan estuagoa bideratzeko, hezkuntza, kultura eta zientzian ez ezik, baita

merkatuaren eta industriaren esparruetan ere.

• Nazioarteko komunikazio eraginkorra sustatzeko, nortasun eta kultur aniztasuna ulertzen,

onartzen eta errespetatzen lagundu.

• Europako kultur bizitzaren aberastasuna eta aniztasuna mantendu eta garatu, nazio- eta

eskualde-hizkuntzen arteko ezagutza sustatzeko, ezezagunenak ere barne hartuta.

• Europa eleanitz eta kulturanitzaren beharrak ase, hizkuntz eta kultur desberdintasunaren

mugak gainditzeko europarrak elkarrekin komunikatzeko trebatuz. Ahalegin egonkor eta

iraunkorra eskatzen du horrek, hots, hezkuntza-sistemaren maila guztiak dagokien erakundeek

sustatuak, antolatuak eta finantzatuak izatea.

• Elkarreraginaren Europan besteekin komunikatzeko trebetasunik ez duena baztertzeak

ekar ditzakeen arriskuak saihestu.

Estatuburuen lehenengo goi-bilerak garrantzi berezia eman zion azken helburu horri; Europan

barrena mugitzeko eta Europan integrazioa bideratzeko eragozpentzat hartu zuten xenofoboen eta

ultranazionalisten jarrera biolentoa, eta orobat hartu zuten Europaren egonkortasunerako eta demokraziaren

funtzionamendu egokirako funtsezko oztopotzat. Bigarren goi-bileran hiritartasun demokratikoa

lantzea jarri zuten hezkuntzaren lehentasunezko helburu gisa, eta, beraz, garrantzi berezia eman zioten

egitasmo berriagoetan kontuan hartu den honako helburu honi:

Hizkuntza modernoen irakaskuntzan, gizarte-trebetasunekin eta erantzukizunarekin batera, independentziaz

pentsatzeko, epaitzeko eta jarduteko bidea ematen duten metodoak sustatzea.

Helburu horiei jarraituz, Ministro Kontseiluak bereziki nabarmendu zuen "orain eta etorkizunera begira,

jarduera-arlo espezifiko batzuk garatzeak duen garrantzia; testuinguru paneuroparrean eleaniztasuna bultzatzeko

hizkuntzen ikaskuntza dibertsifikatzeko eta trinkotzeko estrategiak garatzeak duen garrantzia, esaterako";

eta arreta handia eman zion hezkuntza-loturen eta trukeen garapena sustatzeak duen garrantziari,

eta, orobat, komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriek duten ahalmena osorik baliatzeari.

1.3 Zer da eleaniztasuna

Azken urteotan, eleaniztasunaren kontzeptua gero eta indar handiagoa hartuz joan da Europako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!