15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

9 8

B2

Gai da jariotasunez, zehaztasunez eta eraginkortasunez hitz egiteko, gai orokor,

akademiko, profesional eta aisiako askori buruz, ideien arteko lotura argi adieraziz.

Gai da bat-bateko komunikazioa bideratzeko, eta gramatika ongi menderatzen du;

ez du erakusten esan nahi duena mugatu beharra duenik eta egoera bakoitzari

egokitzen dio formalitate-maila.

Gai da elkarrizketetan jariotasunez eta bat-batekotasunez parte hartzeko, ama-hizkuntza

duten hiztunekiko elkarreragin arruntean, eta inorentzako tentsiorik sortu

gabe. Gai da gertaera eta esperientzia jakin batzuek beretzat duten garrantzia

nabarmentzeko, bere ikuspegia argi adierazteko eta azalpen eta argudio egokiak

emanez horri eusteko.

B1

Gai da bere intereseko edo espezialitateari loturiko gai arruntei edo ez hain arruntei

buruz nolabaiteko segurtasunez komunikatzeko. Gai da informazioa trukatzeko,

egiaztatzeko eta berresteko, eta egoera ez hain arruntei aurre egiten die eta arazoen

arrazoiak azaltzen ditu. Gai da gai abstraktuagoez eta kulturalez hitz egiteko,

filmei, liburuei, musikari eta abarri buruz, esaterako.

Gai da errepertorio linguistiko nahiko erraz bati nahiko etekin ateratzeko, bidaiatzean

gerta daitezkeen egoera gehienetan moldatzeko. Gai da eguneroko bizitzako

gaiei buruzko elkarrizketetan aurretik prestatu gabe parte hartzeko, iritzi pertsonalak

adierazteko eta ideiak eta informazioa trukatzeko gai arruntei, interes pertsonalekoei

edo eguneroko bizitzakoei buruz (adibidez, familia, zaletasunak, lana,

bidaiak eta gaurkotasunezko gertaerak).

A2

Gai da elkarrizketetan nahiko eroso parte hartzeko, egoera egituratuetan eta elkarrizketa

laburretan, baldin eta, hala behar izanez gero, solaskideak laguntzen

badio. Gai da truke erraz eta arruntetan moldatzeko, ahalegin handirik gabe; gai da

galderak egiteko eta galderei erantzuteko, eta ideiak eta informazioa trukatzeko

eguneroko bizitzako gaiei buruz, aurreikus daitezkeen egoeretan.

Gai da lanarekin eta aisiarekin zerikusia duten gai arruntei buruzko informazio-truke

erraza eta zuzenekoa eskatzen duten ataza bakunetan eta arruntetan komunikatzeko.

Gai da gizarte-truke oso laburrak izateko, baina ia inoiz ez du nahikoa ulertzen

bere kasa elkarrizketa bati eusteko.

A1

Gai da elkarrizketa errazetan parte hartzeko, baina komunikazioa zenbait gauza

mantsoago errepikatu beharraren, gauzak beste era batera adierazi beharraren eta

zuzendu beharraren mende dago, erabat. Gai da galdera errazak egiteko eta galdera

errazei erantzuteko, baieztapen errazak egiteko eta egiten zaizkion baieztapenei

erantzuteko, berehalako premien eta gai arrunten alorrean.

AMA-HIZKUNTZAN DIHARDUEN HIZTUNARI ULERTZEA

C2

C1

Gai da edozein solaskideri ulertzeko, ama-hizkuntzan ari denari barne, baita gai

abstraktuei buruz edo gai espezializatu konplexuei buruz eta bere espezialitateaz

haragoko gaiez badihardu ere, baldin eta hizkuntza edo azentu ez estandarrera

ohitzeko modua badu.

Gai da gai abstraktuei eta gai espezializatu konplexuei buruzko hitzaldiak eta bere

espezialitateaz haragoko gaiei buruzkoak zehatz ulertzeko, baina baliteke tarteka

xehetasunak egiaztatu behar izatea, batez ere diskurtsoa azentu estandarrean

ahoskatua ez bada.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!