15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 8 8

ematen dio, helburuetan aldaketak negoziatzeko eta onartzeko, eta ulermena errazten dio, mantsoago

hitz eginez, gauzak errepikatuz eta zalantzak argituz.

• Solaskidearen hizkeraren ezaugarriak: adibidez, azentua, argitasuna, lastertasuna, koherentzia,

etab.

• Solaskideek elkar ikustea (aurrez aurreko egoeretan errazagoa da komunikazioa, eragile paralinguistikoei

esker).

• Solaskideen komunikazio-gaitasuna: atazaren gaiaz zenbat dakiten eta zer jarrera duten (hizkuntz

komunitate jakin baten arauekin ohituta dauden edo ez).

7.3.2.2 Harrera-atazen baldintzak eta mugak

Hauek dira ulermenezko atazen zailtasunean eragina duten baldintza eta mugak:

• ataza gauzatzeko laguntza

• testuen ezaugarriak

• eskatzen den emaitza-mota.

Ataza egiteko laguntza:

Hainbat eratako laguntza eskaintzeak testuak erraz ditzake. Adibidez, prestakuntza-aldi bat betetzeak

orientazioa eta aurretiko ezagutzak aktibatzeko aukera ematen du; ataza egiteko argibide xeheak emateak

gaizki-ulertuak ekiditen ditu; eta lana talde txikietan egiteak ikasleen arteko lankidetza bideratzeko

aukera ematen du.

• Prestakuntza-aldia: aurretiko entzumen, ikusmen, irakurketan itxaropenak sortzeak, oinarrizko

ezagutzak emateak, ikaskuntza sustatzeak eta zailtasun linguistikoak eragozteak, murriztu egiten

ditu ataza prozesatzeko zailtasunak, eta, horren ondorioz, atazarenak berarenak. Testuinguruari

loturiko laguntza ere baliagarria izan daiteke, adibidez testu jakin bati loturiko galderak ongi

prestatzea (kasu horretan, testu idatziaren aurretik jartzea litzateke egokiena) eta testuinguruari

buruzko pistak ematea, irudien bidez, laburpenen bidez, epigrafeen bidez, etab.

• Ataza gauzatzeko jarraibideak: jarraibideak errazak, egokiak eta nahikoak badira (ez informazio

gehiegi ez gutxiegi), zailagoa da nahasmena sortzea ataza egiteko prozedurei eta haren

helburuei dagokienez.

• Talde txikietan lan egitea: ikasle batzuentzat, mantso lan egiten duten ikasleentzat batez ere

(baina ez haientzat bakarrik), bana-banako lanak baino emaitza hobeak eman ditzake talde txikietan

lan egiteak –elkarlanean egingo baitira ahozko nahiz idatzizko ulermen-atazak–. Ikasleek,

taldeka lan eginez, elkarrekin egin ditzakete ataza prozesatzeko eragiketak, eta ulermenean oinarritutako

trukea bidera dezakete.

Testuaren ezaugarriak:

Ikasle jakin batentzat edo ikasle-talde jakin batentzat testu bat aukeratzerakoan hainbat eragile hartu

behar dira kontuan, adibidez, konplexutasun linguistikoa, testu-mota, diskurtsoaren egitura, tankera

fisikoa, testuaren luzera eta ikaslearentzat izan dezakeen interesa.

• Konplexutasun linguistikoa: sintaxia konplexuegia denean, arreta gehiegi bereganatzen du eta

ez dio uzten ikasleari edukiari behar den garrantzia ematen (adibidez esaldi luzeetan, menpeko

perpaus asko dituztenetan, ezeztapen anitzetan, esaldi anbiguoetan, esaldietan aurrekari edo erreferentzia

garbirik ez duten anaforikoak eta deiktikoak erabiltzean). Bestalde, testu errealak neurriz

gain soiltzeak zailtasuna areago dezake (erredundantziez gabetuta, edo testuaren esanahia

ulertzeko pistak kenduz gero).

• Testu-mota. Testuaren generoa edo haren arloa (eta oinarrizko ezagutza soziokulturalak) zein

diren jakiteak asko lagun diezaioke ikasleari testuen egitura eta edukia aurreikusten; eragin han-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!