15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

• Rolak; parte-hartzaileek atazan bertan eta atazen planifikazioan eta antolaketan duten rola.

• Kontrola eta ebaluazioa; hots, atazaren arrakasta erlatiboaren kontrola eta ebaluazioa, asmakuntzari

dagokionez eta gauzatzeari dagokionez, zailtasunaren, mugen eta egokitasunaren irizpideen

arabera.

7 7

7. kapituluan hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan atazek duten funtzioaren azalpen xeheagoa

aurkituko du erabiltzaileak.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• ikasleek hezkuntza-arloan egiten ikasi beharko dituzten atazak, nola trebatuko diren

horretarako eta zer eskatuko zaien horri dagokionez:

a. elkarreragin gidatu edo helburuetara bideratutakoen, proiektuen, simulazioen, roljokoen

eta abarren parte-hartzaile gisa;

b. bigarren hizkuntza erabiltzen denean, hizkuntza hori bera edo kurrikuluko beste

ikasgaiak irakasteko tresna gisa, etab.

4.3.2 Hizkuntzaren erabilera ludikoak

Hizkuntza helburu ludikoarekin erabiltzeak garrantzi handia du hizkuntzaren ikaskuntzan eta garapenean,

baina ez hezkuntza-arloan soilik. Ekintza ludikoak askotarikoak izan daitezke, adibidez:

• Gizarte-helburuekiko hizkuntz jolasak:

– ahozkoak (ikusi-makusi jolasa, etab.);

– idatzizkoak (urkatuaren jolasa, etab.);

– ikus-entzunezkoak (irudiekiko bingoa, filmen jolasa, etab.);

– taula- eta karta-jokoak (hitz gurutzatuak, Pictionary, antzara-jolasa, etab.);

– hitz-igarkizunak, mimika, etab.

• Bana-banako ekintzak:

– denborapasak (gurutzegramak, letra-zopak, igarkizunak, etab.);

– telebista eta irratiko jokoak (“Zifrak eta letrak”, “Agur ben hur”)

• Hitz-jolasak:

– publizitate-iragarkiak;

– egunkariko titularrak; adibidez (euroa indarrean jarri zen garaiko erreakzioak):

“Txanponaren bi aldeak”.

– graffitiak.

4.3.3 Hizkuntzaren erabilera estetikoak

Hizkuntzak garrantzi handiko erabilera estetiko eta artistikoak ditu, bai hezkuntza-arloaren baitan bai

bere horretan. Ekintza estetikoak askotarikoak izan daitezke, adibidez, ekoizpen, harrera, elkarreragin

edo bitartekotzakoak (ikus 4.4.4. atala, beherago), eta ahozkoak nahiz idatzizkoak. Honako ekintza

hauek hartzen dituzte beren baitan, besteak beste:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!