15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

da erabiltzaileak atal jakin bat desegokia dela erabakitzea, agian ez delako gogoan dituen ikasleentzat

egokia, edo, haiei baliagarri gerta balekieke ere, ez delako lehentasunezkoa, denborak eta beste baliabide

batzuek ezarritako mugak direla eta. Hala izanez gero, alde batera utz daiteke atal hori. Aldiz,

egoki ikusten bada (eta litekeena da, agian, testuingurua kontuan hartuta, erakargarria izatea),

Erreferentzia Markoaren 4. eta 5. kapituluetan kategoria eta parametro nagusien izenak agertzen dira,

zenbait adibidez gainera.

1 7

Dena den, asmoa ez da oso kategoria eta adibide zehatzak ematea. Erabiltzaileak arlo espezializatu

bat deskribatu behar badu, adibidez, litekeena da oraingo sailkapenean beste zenbait azpikategoria

zehaztu behar izatea. Adibideak iradokizun hutsak dira. Erabiltzaileak horietako batzuk kontuan hartu,

beste batzuk baztertu edo bereak erants ditzake. Izan ere, gogoan izan behar dugu Erreferentzia

Markoan agertzen diren zenbait gauza alferrikakoak izan daitezkeela erabiltzaile batzuentzat, eta, funtsezkoak,

aldiz, beste jatorri kultural batekoentzat, edo beste egoera batean diharduten eta beste era

bateko ikasleak dituztenentzat. "Baldintza eta mugei" dagokienez, adibidez, baliteke ikastetxe jakin

bateko irakasleak entzumen-mailak kontuan hartzeko beharrik ez izatea; aldiz, hegazkin-pilotuen irakasle

batek bere ikasleak, izugarrizko hotsa dagoela, lurretik airerako komunikazio batean zifrak behar

bezala ezagutzen trebatzea lortzen ez badu, ikasle horiek, eta beren hegazkineko bidaiariak, heriotzara

kondena ditzake! Bestalde, erabiltzaile bati egoki irudi dakioke zenbait kategoria eta adierazle eranstea,

eta kategoria eta adierazle berri horiek lagungarriak izan daitezke beste erabiltzaile batentzat. Hori

dela eta, Markoko 4. eta 5. kapituluetako eskema taxonomikoa ez da sistema itxitzat hartu behar, esperientziaren

bidez garatzeko sistematzat baizik.

Printzipio hori bera aplikatu dugu hizkuntz gaitasunaren mailei dagokienez. 3. kapituluan argi eta

garbi azaltzen denez, erabiltzaile bakoitzak finkatuko du mailak bereizteko arrazoiaren eta bereizketa

horretatik aterako den informazioari emango dion erabileraren araberako maila-kopurua. Ez da komeni

maila asko, edo entitate asko, finkatzea, premiarik ez badago. Adarkatze "hipertestualaren" printzipioak

–3.2. atalean azaltzen da printzipio hori (1. irudia)– banda zabalago edo estuagoko mailak finkatzeko

aukera ematen die profesionalei, hots, bere beharren arabera, ikasle-taldean bereizketa lausoagoak

edo nabarmenagoak egiteko. Helburuen bereizketa-mailen arabera ere egin daiteke (eta hala egiten

da sarri), eta helburu horien lorpena kalifikazioen arabera neurtu.

Lan honetan proposatzen dugun markoak sei maila ditu, eta azterketak egiten diharduten zenbait

erakunde publikoren jardueran oinarritua da. Marko horretan proposatzen diren deskribatzaileak "gardenak,

baliagarriak eta egokiak direla egiaztatu dute hezkuntzaren hainbat arlotako adituek eta formazio

linguistiko eta irakaskuntza-esperientziaren arabera profil oso desberdina duten irakasleek, irakasten

duten hizkuntza ama-hizkuntza dutenek eta ez dutenek"; eta horrexek ematen dio bermea (ikus

Komunikazio-gaitasunak, 3.4. atala). Dena dela, gomendio gisa ematen ditugu hemen, ez baitira inola

ere nahitaez bete beharrekoak: "gogoeta, eztabaida eta ondorengo ekintzen oinarri gisa… Adibideen

helburua aukera berriak eskaintzea da, ez erabakiei aurrea hartzea" (ibid.). Garbi gelditu da, nolanahi

ere, era guztietako profesionalek benetan eskertzen dutela erreferentzi maila bateratu batzuk izatea,

kalkulu-tresna moduan; profesional horientzat, beste hainbat esparrutan gertatzen den bezala, lagungarria

da neurri eta formatu estandar, egonkor eta onartuekin lan egin ahal izatea.

Erabiltzaileari, erabiltzaile den aldetik, eskalen araberako sailkapen-sistema eta sistema horri atxikitako

deskribatzaileak era kritikoan erabiltzeko eskatzen diogu. Europako Kontseiluko Hizkuntza

Modernoen Sailak eskertuko du sistema hau erabiltzean izandako esperientziaren berri ematen duten

txostenak jasotzea. Kontuan izan, bestalde, hemen ematen diren eskalak ez dagozkiola hizkuntza baten

gaitasun orokorrari soilik, aitzitik, baita 4. eta 5. kapituluetan azaltzen diren hizkuntz gaitasunaren parametro

askori ere. Ikasle edo ikastalde jakinentzat profil desberdinak zehazteko aukera ematen du horrek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!