15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. kapitulua

Markoaren oinarrizko ikuspegia

2 9

2.1 Ekintzara bideratutako ikuspegia

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako prestaturiko Erreferentzia Marko batek integratzailea,

gardena eta koherentea izan behar duela esan dugu lehenago, eta, horrez gainera, hizkuntzen

erabileraren eta ikaskuntzaren ikuspegi oso orokorra eman behar duela erantsiko dugu orain. Lan

honetan erabili dugun ikuspegia, oro har, ekintzan oinarritzen da, gizarte-eragiletzat hartzen baititu hizkuntza

bat ikasten diharduten erabiltzaile eta ikasleak; hau da, egoera jakin batzuetan, ingurune espezifiko

eta jarduera-arlo jakin batean, zeregin jakin batzuk (ez soilik hizkuntzarekin lotuak) bete behar

dituzten gizarteko kidetzat.

Hizketa-ekintzak hizkuntzaren jardueretan gauzatzen diren arren, gizarte-testuinguru zabalago

baten osagai dira, eta testuinguru horrek berak ematen die esanahi osoa. “Atazez” mintzo gara, jardueretan

gizabanako batek edo gehiagok beren gaitasun espezifikoak emaitza jakin bat lortzeko era

estrategikoan erabiltzen dituztela adierazteko. Ekintzara bideratutako ikuspegiak, beraz, ezagutzaren,

emozioen eta borondatearen baliabideak ere kontuan hartzen ditu, eta baita gizabanakoak gizarte-eragile

den aldetik aplikatzen dituen gaitasun espezifiko guztiak ere.

Horrenbestez, ondoren zehazten den moduan deskriba litezke hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera

guztiak:

Hizkuntzaren erabilerak –ikaskuntza ere barne hartzen du–, erabiltzaileak gizabanako eta gizarteeragile

diren aldetik, gaitasun orokor zein komunikazio-gaitasun batzuk garatzen dituzten pertsonen

jarduerak hartzen ditu bere baitan. Pertsonek, hizkuntz jarduerak gauzatzeko, testuinguru desberdinetan

eta baldintza eta muga desberdinen mende erabiltzen dituzte eskuragarri dituzten gaitasunak.

Jarduera horiek gauzatzeko prozesu batzuk abiarazi behar dituzte, arlo espezifikoetan gai jakin

batzuei buruzko testuak ekoizteko eta jasotzeko, eta egin beharreko atazak gauzatzeko egokien irizten

dieten estrategiak erabili behar dituzte. Jarduera horien gainean duten kontrolaren bidez, partehartzaileek

beren gaitasunak sendotu edo aldatuko dituzte.

• Gaitasunak norberaren ezagutzen, trebetasunen eta ezaugarrien batura dira; horiei esker gauza

ditzake pertsonak jarduerak.

• Gaitasun orokorrak era guztietako jarduerak –hizkuntz jarduerak barne– gauzatzeko erabilgarri

dira, baita hizkuntzarekin lotura zuzena ez duten jarduerak gauzatzeko ere.

• Komunikazio-gaitasunek zehazki hizkuntz baliabideak erabiliz jarduteko aukera ematen diote

pertsonari.

• Testuinguruak komunikazio-ekintza gertatzen den egoerari dagokion gertaera eta eragileen

(fisikoen eta era guztietakoen) multzoa adierazten du.

• Hizkuntz jarduerak ataza bat gauzatzeko testu bat edo gehiago prozesatzerakoan (hartzerakoan

edo ekoizterakoan) arlo espezifiko jakin baten baitako hizkuntz gaitasunaren ariketak dira.

• Prozesuak ahozko eta idatzizko harreran eta ekoizpenean eragina duten gertaera neurologiko eta

fisiologikoen multzoari dagozkio.

• Testua arlo jakin bati buruzko diskurtsoaren (ahozko zein idatzizko diskurtsoaren) edozein

sekuentzia da, ataza batean hizkuntz jarduera baten ardatz den sekuentzia, bai euskarri bai helburu

gisa, bai emaitza bai prozesu gisa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!