15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8 4

C1

B2

B1

A2

A1

Gai da gai konplexuei buruzko testu argiak eta ongi egituratuak idazteko, ideia nagusiak

nabarmenduz, nolabaiteko zabaltasunez eta bere ikuspegiari eusteko ideia osagarriak

eta adibide egokiak emanez, eta amaieran ondorio egokiak atereaz.

Gai da bere espezialitatearekin lotura duten hainbat gairi buruzko testu argiak eta

xeheak idazteko, hainbat iturritako informazioa eta argudioak laburtuz eta ebaluatuz.

Gai da, bere interes-arloan, eguneroko gaiei buruzko testu errazak eta koherenteak

idazteko, elementu laburrekin jarraitasun lineala osatuz.

Gai da esaldi laburrak idazteko, lokailu errazekin, adibidez “eta”, “baina”; -lako”.

Gai da esaldi errazak eta bakartuak idazteko.

Oharra: eskala honetako eta hurrengo bi azpi-eskaletako (sormenezko idazketa; txostenak

eta idazlanak) deskribatzaileak ez dira neurri-ereduarekin era enpirikoan egiaztatu. Beraz,

hiru eskala horietako deskribatzaileak beste eskala batzuetako deskribatzaileen elementuak

konbinatuz sortu dira.

SORMENEZKO IDAZKETA

C2

C1

B2

Gai da kontakizun erakargarriak eta esperientziei buruzko deskribapenak idazteko,

argi eta jariotasunez, eta aukeratutako literatura-generoari egokitutako estiloa erabiliz.

Gai da asmatutako deskribapen eta testu argiak, xeheak eta ongi egituratuak idazteko,

estilo sinesgarria, pertsonala eta naturala, idatziaren hartzaile izango den irakurleari

egokitua erabiliz.

Gai da benetako edo irudizko gertaerei eta esperientziei buruzko deskribapen

argiak eta ongi egituratuak idazteko, ideien arteko lotura adieraziz eta aukeratutako

literatura-generoaren arauei jarraituz.

Gai da bere espezialitatearekin lotura duten gaiei buruzko deskribapen argiak eta

xeheak idazteko. Badaki film, liburu edo antzerki-lan baten aipamena idazten.

B1

A2

Gai da bere espezialitateko eguneroko hainbat gai arrunti buruzko deskribapen

errazak eta xeheak idazteko.

Gai da esperientziak kontatzeko, sentimenak eta erreakzioak adieraziz testu erraz

eta ongi egituratuetan.

Gai da gertaera jakin baten deskribapena idazteko, adibidez berriki egindako bidaia

batena, benetakoa izan edo irudizkoa izan.

Gai da bere inguruko eguneroko gaiei buruz idazteko, esaldiak ongi lotuz; adibidez,

pertsonei, lekuei, ikasketa edo lan esperientziei buruz.

Gai da iraganeko gertaerez eta jarduerez, eta esperientzia pertsonalez, deskribapen

labur-laburrak eta oinarrizkoak idazteko.

Gai da familiari, bizimoduari, ikasketei, oraingo lanari edo azken lanari buruzko

esaldi sinpleak idazteko.

Gai da jendeari buruzko biografia asmatuak eta olerki laburrak eta errazak idazteko.

A1

Gai da bere buruaz, asmatutako pertsonaiez, bizi den tokiaz eta egiten duenaz

esaldi eta esamolde errazak idazteko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!