15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

• Hitz egiteko txandaren iraupena: hitz egiteko txandak luzeak direnean (adibidez, anekdotaren

bat kontatzerakoan), zailagoa izaten da bat-bateko elkarreragina, hitz egiteko txanda laburretan

baino.

• Atazaren iraupena: eragile kognitiboak eta eginkizunaren baldintzak konstanteak badira, iraupen

laburragoa duen beste ataza batean baino askoz ere zailagoa izango da bat-bateko elkarreragin

luzea gauzatzea, fase askoz osatutako ataza konplexua gauzatzea edo idatzizko nahiz ahozko

testu bat planifikatzea edo gauzatzea.

Helburua

Zenbat eta zailagoa izan jardueraren helburua(k) negoziatzea, orduan eta zailagoa izango da ataza gauzatzea.

Bestalde, irakasleak eta ikasleak jardueraren emaitzari buruz dituzten aurreikuspenak bat datozen

heinean, errazago onartuko da atazak gauzatzean askotariko emaitzak lortzea, onargarriak badira

betiere.

• Atazak helburu konbergentea edo dibergentea izatea: elkarreraginezko ataza batean, helburu

konbergenteak izateak helburu dibergenteak izateak baino “tentsio komunikatibo” handiagoa

dakar. Izan ere, aldez aurretik erabakitako emaitza, eta emaitza hori huts-hutsik, lortu beharko du

parte-hartzaileak, eta horretarako negoziazio zailagoa egin beharko du (adibidez jarduteko era

bat hitzartzea), funtsezko informazio-trukea egiten baita ataza arrakastaz gauzatzeko; helburu

dibergenteko atazetan, aldiz, ideia-truke soilean adibidez, emaitza ez da bakarra, berariazkoa edo

aldez aurretik finkatutakoa.

• Ikasleak eta irakasleak helburuei buruz duten jarrera: irakaslea eta ikaslea askotariko emaitzak

izan daitezkeela jabetzeak eta emaitza horiek guztiak onartzeak (ikasleak ez bezala, kosta

ahala kosta –eta era inkontzientean bada ere– erantzun “zuzen” bakarra bilatzen baitu hark) izan

dezake eraginik ataza gauzatzean.

Aurreikuspena

Ataza aurreikusteko modukoa izatea edo ez izatea. Oro har, ataza gauzatzen ari den bitartean parametroetan

aldaketak egiteak zaildu egiten die solaskideei hura gauzatzea.

• Elkarreraginezko ataza batean ustekabean edozein elementu sartzeak (gertaera berria, egoera

jakin bat, informazio berria, beste parte-hartzaile bat), egoera berri eta konplexuago horren dinamikari

aurre egiteko estrategia egokiak abian jartzera behartzen du ikaslea.

• Ekoizpen-ataza batean, litekeena da konplexuagoa izatea testu “dinamiko” bat garatzea (adibidez,

izaera, gertaleku eta denbora aldaketak gertatzen diren kontakizun bat), testu “estatiko” bat

sortzea baino (adibidez, galdutako edo lapurtutako zerbaiten deskribapena).

Baldintza materialak

Zaratak elkarreragina galaraz dezake.

• Interferentziak: hondoan zarata izateak edo telefonoko linean interferentziak gertatzeak, adibidez,

aurreko esperientzietan oinarritzera bultza ditzake parte-hartzaileak, elkarreraginaren funtzionamenduaren

ezagutzan oinarritzera, dedukziozko jarrerak etab. hartzera, komunikazioa eten

ez dadin.

Parte-hartzaileak

Elkarreraginezko ataza errealak errazten edo zailtzen dituzten baldintzak aztertzeko, oro har manipula

ezin daitezkeen hainbat eragile hartu behar dira kontuan –orain arte azaldutakoez gainera–, parte-hartzaileei

buruzkoak:

• Solaskidearekiko lankidetza: solaskide sentiberak ataza arrakastaz gauzatzeko erraztasunak

emango ditu; izan ere, ikasle edo erabiltzaileari elkarreraginaren gaineko nolabaiteko kontrola

1 8 7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!