15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ia orokorrak bere osagaietan zatitu eta osagai horietarako eskala bidezko mailaketa bat eskaintzen du,

eta hori bereziki garrantzizkoa da gaitasun eleanitzari eta kulturanitzari dagokienez.

1 5 9

6.1.3.1 Gaitasunen desoreka eta aldakortasuna

Bai gaitasun eleanitzean, bai gaitasun kulturanitzean, desorekak izaten dira oro har, hainbat arrazoirengatik:

• ikasleek hizkuntza bat besteak baino hobeto menderatzen dute orokorrean.

• hizkuntza bateko gaitasunen profila ez da beste batean izan daitekeen bera (adibidez: bi hizkuntzatan

ahozko adierazpenezko gaitasun bikaina izatea, baina idatzizko gaitasun horietako batean

bakarrik izatea ona).

• profil kulturanitza ez da profil eleanitza (adibidez: komunitate bateko kultura ongi ezagutzea

baina haren hizkuntza ez; edo komunitate bat oso ongi ez ezagutzea, eta bai, aldiz, haren hizkuntza

nagusia).

Desoreka horiek oso arruntak dira. Eleaniztasunaren eta kulturaniztasunaren kontzeptua zabaltzen

badugu, eta kontuan hartzen badugu ama-hizkuntzan eta ama-kulturan dialekto desberdinen eraginpean

eta gizarte konplexu orok berezkoa duen kultur ugaritasunaren eraginpean daudenen egoera, garbi

dago, kasu horietan ere desoreka (edo, nahiago izanez gero, oreka-mota desberdinak) ohiko gauza

izango dugula.

Desoreka hori gaitasun eleanitzaren eta kulturanitzaren eboluzio-izaerarekin lotua ere bada. “Amahizkuntzaren”

komunikazio-gaitasun “elebakarraren” ikuspegi tradizionalaren arabera, gaitasun hori

berehala finkatzen bada ere, gaitasun eleanitzak eta kulturanitzak trantsizioko profila du, eta konfigurazio

aldakorra. Gizabanakoaren ibilbide profesionalaren, familia-historiaren, bidaietako esperientziaren,

irakurketaren eta zaletasunen arabera, garrantzi handiko aldaketak gertatzen dira haren hizkuntz

biografian, eta aldaketa horiek gorabeherak sortzen dituzte haien eleaniztasunean, oreka hausten dute,

eta konplexuagoa egiten dute kultur aniztasunaren esperientzia. Horrek ez du esan nahi, inola ere, pertsona

horrek egonkortasunik ez duenik, zalantza duenik edo orekarik ez duenik; aitzitik, gehienetan,

identitatearen kontzientzia hobetzen laguntzen du.

6.1.3.2 Gaitasun bereizia eta hizkuntz aldaketa

Desoreka horren ondorioz, gaitasun eleanitzaren eta kulturanitzaren ezaugarrietako bat da gaitasun hori

aplikatzeko orduan gizabanakoak bere trebetasun eta ezagutza orokorrak eta linguistikoak era askotara

erabiltzea (ikus 4. eta 5. kapituluak). Adibidez, hizkuntza erabiltzea eskatzen duten atazak gauzatzeko

estrategiak aldatu egiten dira erabiltzen den hizkuntzaren arabera. Horrela, ama-hizkuntzan

diharduenarekiko trukean hizkuntza horretan osagai linguistikoari dagokionez maila kaskarra duen

gizabanakoak, keinu, mimika eta proxemika erabiliz, bere gabezia gainditzeko, gaitasun existentziala

(savoir-être), eskuzabaltasuna, zintzotasuna eta borondate ona adierazten duena lor dezake; eta, aldiz,

gizabanako horrek berak jarrera urrunagoa edo zuhurragoa har dezake hobeto ezagutzen duen hizkuntzan.

Litekeena da ataza berriro definitzea eta mezua berriro antolatzea edo berbanatzea, gizabanakoak

eskura dituen adierazpenezko baliabideen edo baliabide horiez duen perzepzioaren arabera.

Gaitasun eleanitzaren eta kulturanitzaren beste ezaugarri bat da ez dagoela gaitasun elebakarren

batura soilaz osatua, aldiz, era askotako konbinazioez eta alternantziak ahalbidetzen dituela. Gerta liteke

mezuan bertan kode-aldaketa egitea, edo hizketaren forma elebidunetara jotzea. Era horretako errepertorio

bat, aberatsagoa, baliagarria da ataza gauzatzeko estrategia egokiak aukeratzeko, ahal denean,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!