15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Galdera

Adierazpena

Eskaria/eskaintza/barkamena

Agurrak/topak

erantzuna

adostasuna/desadostasuna

onartzea/ez onartzea

erantzuna

1 5 3

Arruntak dira, era berean, truke hirukoitzak, lehen hiztunak solaskidearen erantzunari onespena

emanez edo erantzunez osatzen direnak. Bikoteak eta hirukoteak truke eta elkarreragin zabalagoei

atxikiak izaten dira. Adibidez, elkarlaneko truke konplexuagoetan eta helburua lortzera bideratutakoetan

ezinbestekoa da hizkuntz baliabideak erabiltzea, honako zeregin hauetarako adibidez:

• lantaldea finkatzeko eta parte-hartzaileen arteko harremanak finkatzeko;

• unean uneko egoeraren ezaugarri nagusien ezagutza bateratua finkatzeko eta irakurketa bateratua

egitera iristeko;

• alda litekeena eta aldatu beharko litzatekeena identifikatzeko;

• helburuei buruzko eta helburu horiek lortzeko ekintzei buruzko hitzarmen bat ezartzeko;

• ataza egitean rolak hitzartzeko;

• ataza praktikoak kontrolatzeko, adibidez:

– sortzen diren arazoak identifikatzeko eta arazo horiei aurre egiteko orduan.

– esku-hartzeak koordinatzeko eta sekuentziatzeko.

– elkarri ohartarazteko.

– bitarteko helburuak lortu diren ezagutzeko.

• ataza gauzatu dela ezagutzeko;

• trukea ebaluatzeko;

• trukea osatzeko eta amaitzeko.

Prozesu guztia eskema moduan aurkez daiteke. Eskema orokor horren adibide da, esaterako,

Threshold Level 1990 argitalpeneko 8. kapituluan ondasunak eta zerbitzuak erosteari buruz ematen

dena:

Ondasunak eta zerbitzuak erosteko eskema orokorra

1. Trukea egin behar den tokira joan.

Dendara, biltegira, supermerkatura, jatetxera, geltokira, hotelera eta abarrera joateko

bidea aurkitu.

Erakusmahaira, sailera, mahaira, leihatilara, harrerara eta abarretara joateko bidea aurkitu.

2. Harremana hasi.

Saltzailearekin, zerbitzariarekin, harreragilearekin eta abarrekin agurrak trukatu.

Saltzailearen agurra.

Bezeroaren agurra.

3. Salgaiak edo zerbitzuak aukeratu.

Erosi nahi diren salgaien edo zerbitzuen kategoria zehaztu.

Informazioa bilatu.

Informazioa eman.

Aukerak identifikatu.

Aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak eztabaidatu (adibidez, salgaien kalitatea, prezioa,

kolorea, neurria).

Informazioa bilatu.

Informazioa eman.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!