15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Kapitulu horretan ebaluazio-prozedura gidatzen dutenen aukerak azaltzen dira, xehetasunez.

Aukera horiek bikote dibergente gisa erakusten dira. Kasu bakoitzean erabili diren terminoak zehatzmehatz

azaltzen dira, eta horietako bakoitzak heziketa-inguruneko ebaluazioaren helburuari buruz

dituen alde on eta alde txar erlatiboak ere aztertzen dira. Aukera bat edo bestea praktikan jartzeak

dituen ondorioen berri ere ematen da.

3 9

Aurrerago, ebaluazioaren bideragarritasunari dagozkion gaiak aztertzen dira. Oinarrizko ideia

honako hau da: ebaluazio-eskema bat praktikoa izango ote den ezin zehatz daitekeela. Kasu bakoitzari

dagokion zehaztasun-mailari buruzko irizpide bat hartu behar da, argitaratutako azterketa baten edukien

deskribapenean adibidez, benetako azterketa- edo proba-sail bat egitean hartu behar diren erabaki xeheen

arabera. Ebaluatzaileek, batez ere ahozkoaren aztertzaileek, denboraren presiopean dihardute eta irizpide-kopuru

mugatua erabili behar dute. Ikasleei dagokienez, berriz, beren hizkuntz gaitasuna aurrerantzean

landu beharko dutenaren orientazio gisa ebaluatu nahi dutenek denbora gehiago dute, baina murriztaileagoak

izan behar dute berentzat egokien diren hizkuntz gaitasun orokorraren osagaiei dagokienez.

Horrek printzipio orokor bat erakusten du, hots, Erreferentzia Markoak integratzaile behar duela izan, eta

haren erabiltzaile guztiek, berriz, murriztaile. Litekeena da murriztaile izateak, besterik gabe, sailkapeneskema

sinpleagoa erabiltzea eskatzea, eta, “komunikazio-jarduerei” buruz ikusi dugun moduan, eskema

orokorrean bereiz agertzen diren kategoriak bat etortzea ekar dezake horrek. Baina litekeena da erabiltzaileen

asmoa garrantzi berezia duten arloetan kategoria batzuk eta beren adierazleak zabaltzea izatea.

Kapitulu horretan gai horiek guztiak aztertuko dira, eta zenbait erakunde aztertzailek hizkuntz gaitasuna

ebaluatzeko bere egin dituzten irizpideen eskemak aurkeztuko dira, adibide gisa.

9. kapituluak aukera emango die erabiltzaile askori azterketa publikoen edukien deskribapenei hurbiletik

behatzeko, horien analisi sakona eta kritikoa egiteko, eta nazioko eta nazioarteko azterketak

kalifikatzeko helburuei, edukiei, irizpideei eta prozedurei buruz erakunde aztertzaileek zer-nolako

informazioa eman behar luketen zehazteko (adibidez, ALTE, ICC). Irakasleak prestatzen dihardutenentzat,

prestakuntzaren hasierako fasean dauden irakasleek eta dagoeneko jardunean daudenek ebaluazioari

buruz dituzten arazoez ohartzeko baliagarri izango da. Dena dela, irakasleak gero eta ardura

handiagoa hartzen ari dira maila guztietako ikasleen ebaluazioari dagokionez, bai ebaluazio-formatiboari

dagokionez, bai ebaluazio-sumatiboari dagokionez. Ikasleei ere gero eta sarriago eskatzen zaie

beren autoebaluazioa egiteko, izan adierazpen grafikoen bidez eta beren ikaskuntza planifikatuz, izan

era akademikoan irakatsi ez zaizkien baina beren garapen eleanitzaren lagungarri diren hizkuntzetan

komunikatzeko duten gaitasunaren berri emanez.

Gaur egun Hizkuntzen portfolio europarra testuaren (European Language Portfolio) sarrera prestatzeko

lanak egiten ari dira. Portfolio horri esker, ikasleek aukera izango dute gaitasun eleanitzaren

garapena dokumentatzeko, hizkuntz sail zabal baten era guztietako ikaskuntza-esperientzien erregistroaren

bidez; esperientzia horiek beste inola ere ez dute lekukotasunik eta ezagutzarik izango.

Ikasleak, autoebaluaziotik abiatuta, hizkuntza bakoitzean duten gaitasunari buruzko informazio eguneratua

ematera animatzea da Portfolio honen asmoa. Garrantzi handikoa izango da, agiri hori sinesgarria

izan dadin, oharrak arduraz eta argi ematea. Ildo horretatik, bereziki egokia izango da Markoari

erreferentzia egitea.

Azterketak prestatzen diharduten profesionalek, eta azterketen administrazioaren eta kudeaketaren

ardura dutenek, 9. kapitulua kontsulta dezakete; baliagarri izango zaie, halaber, Aztertzaileen gida

(CC-Lang(96)10 ikus. agiria), espezializatuagoa. Gida horrek sakon aztertzen du proben garapena eta

ebaluazioa, eta 9. kapituluaren osagarri da. Era berean, bibliografia-iradokizunak ere baditu, eta baita

itemen analisiari buruzko eranskina eta terminoen glosario bat ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!