15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4.4.3 Elkarreraginezko jarduerak eta estrategiak

9 7

4.4.3.1 Ahozko elkarreragina

Ahozko elkarreraginean, hizkuntzaren erabiltzaileak hiztun eta entzule gisa dihardu, txandaka, solaskide

batekin edo gehiagorekin, ahozko elkarrizketa bat osatzeko, eta elkarlanaren printzipioari jarraituz

esanahiak negoziatzen dituzte.

Elkarreraginean etengabe erabiltzen dira estrategia hartzaileak eta ekoizleak. Estrategia kognitiboak

eta elkarlanekoak ere badira (diskurtsoaren estrategiak eta elkarlan-estrategiak deituak),

hainbat ekintzatan elkarlana eta elkarreragina kontrolatzea eskatzen dutenak, adibidez, hitz egiteko

txanda hartu eta emateko ekintzetan, gaia formulatzean eta ikuspegi bat finkatzean, irtenbideak proposatzean

eta ebaluatzean, esandakoa laburtzean eta gatazka batean bitartekotza egitean.

Hona hemen elkarreraginezko jardueren zenbait adibide:

• trukeak;

• elkarrizketa arrunta;

• eztabaida ez formala;

• eztabaida formala;

• debatea;

• laneko elkarrizketa;

• negoziazioa;

• plangintza bateratua;

• helburuetan oinarritutako elkarlan praktikoa;

• etab.

Eskala argigarriak ematen dira honako jarduera hauetarako:

• Ahozko elkarreragin orokorra.

• Ama-hizkuntzan diharduen hiztunari ulertzea.

• Elkarrizketa.

• Lagunarteko elkarrizketa informala.

• Elkarrizketa formala eta laneko bilerak.

• Helburu bat lortzeko elkarlana.

• Ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko elkarreragina.

• Informazio-trukea.

• Elkarrizketak egitea eta elkarrizketatua izatea.

AHOZKO ELKARRERAGIN OROKORRA

C2

C1

Ongi menderatzen ditu esamolde idiomatikoak eta lagunartekoak, eta ohartzen da

konnotazio-esanahiaz. Gai da esanahiaren ñabardura txikiak transmititzeko, zehaztasun

nahiko handiz, hainbat eraldaketa-prozeduraren bidez. Gai da zailtasunak

solaskidea ia ez ohartzeko moduan gainditzeko.

Gai da jariotasunez eta bat-batekotasunez hitz egiteko, ia ahaleginik egin gabe.

Hitzen errepertorio zabala du, eta horrek itzulinguruak eginez bere gabeziak erraz

gainditzeko aukera ematen dio. Ez du ia esamoldeen eta saiheste-estrategien bila

ibili beharrik. Gai kontzeptual zailetan bakarrik izango ditu diskurtsoaren jarioari eta

naturaltasunari eusteko zailtasunak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!