15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Rasch-en ereduaren alde ona da eskalak eta laginak era independentean neur daitezkeela, hau da,

analisian erabilitako proben edo galdetegien laginetatik bereizita. Eskalaren balioak konstanteak dira

geroko talde guztientzat, baldin eta geroko subjektu horiek populazio estatistiko beraren baitako talde

berritzat hartzerik badaude. Denboraren joanean gertatzen diren balio-aldaketa sistematikoak (adibidez,

kurrikuluan edo aztertzaileen formazioan aldaketak egin direlako) kuantifikatu eta egokitu egin

daitezke. Era berean, ikasle edo aztertzaile motetan gertatzen diren aldaera sistematikoak ere kuantifika

eta egoki daitezke. (Wrigth eta Masters, 1982; Lincare, 1989).

Rasch-en analisia era askotara aplika daiteke deskribatzaileak eskaletan sartzeko:

a) Rasch-en analisiarekin, teknika kualitatiboen saileko 6., 7., edo 8. tekniken datuak eskala aritmetikoan

jar daitezke.

b) Proba bereziak presta daitezke hizkuntz gaitasunaren deskribatzaileak item jakin batzuetan

bereziki eraginkorrak izan daitezen. Ondoren, item horiek Rasch-en analisiarekin mailaka daitezke,

eta horien balioak erabili deskribatzaileen zailtasun erlatiboa eskalan adierazteko (Brown

et al. 1992; Carroll, 1993; Masters, 1994; Kirch, 1995; Kirch eta Mosenthal, 1995).

c) Deskribatzaileak irakasleek ikasleak ebaluatzeko egiten dituzten galdetegietako item gisa erabil

daitezke (“Gai al da X egiteko”). Horrela, deskribatzaileak eskala aritmetiko batean zuzenean

mailakatuko dira, ebaluazio probako itemak item-sailetan mailakatzen diren bezala.

d) 3., 4., eta 5. ataletan aztertutako deskribatzaile-eskalak horrela garatu ziren. B, C eta D eranskinetan

agertzen diren hiru proiektuek Rasch-en metodologia erabili dute deskribatzaileak mailakatzeko

eta hortik eratorritako deskribatzaile-eskalak elkarren artean parekatzeko.

Eskalak garatzeko duen baliagarritasunaz gainera, Rasch-en metodoa ebaluazio-eskala bateko mailak

benetan nola erabiltzen diren aztertzeko ere erabil daiteke. Horrek asko lagun dezake idazketa

zehaztugabea, maila baten okerreko erabilera edo gehiegizko balorazioa nabarmentzen, baita berrikusketa

behar duen jakiten ere. (Davidson, 1992; Milanovich et al. 1996; Stansfield eta Kenyon, 1996;

Tyndall eta Kenyon, 1996).

2 3 3

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek kontuan hartu beharko dute, eta hala dagokionean,

zehaztu:

• Beren ebaluazio-sistemako notei zenbateraino ematen zaien esanahi bera definizio

bateratuen bidez.

• Lehen deskribatutako metodoetatik zein –edo zein beste metodo– erabiltzen diren

definizio horiek garatzeko.

Bibliografia hautatua eta komentatua:

Hizkuntz gaitasunen eskalak

Alderson, J. C. 1991: Bands and scores. In: Alderson, J. C. eta North, B. (arg.): Language testing in

the 1990s Londres: British Council / Macmillan, Developments in ELT, 71-86.

Helburuak eta orientazioa nahasteak sortzen dituen arazoak eta IELTSen ahozko adierazpenaren

eskalen garapena aztertzen ditu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!