15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 6 4

buru hori lortzeko ahozko elkarreraginarekin zerikusia duten hizkuntz jarduerak egingo dira; komunikazio-gaitasunari

dagokionez, osagai linguistikoaren esparru lexiko batzuetan (plateren aurkezpena eta

deskribapena, adibidez) eta arau soziolinguistiko jakin batzuetan (bezeroekiko trataera-arauak, behar

izanez gero besteei laguntza eskatzea, etab.) jarriko da arreta, eta, zalantzarik gabe, savoir-être (izaten

jakin) gaitasunarekin zerikusia duten zenbait alderdi nabarmenduko dira (zuhurtasuna, adeitasuna, irribarre

adeitsua, pazientzia, etab.) edo sukaldaritzako ezagutzak eta atzerriko kulturaren elikadura-ohiturak.

Beste adibide batzuk ere gara daitezke, helburu nagusitzat bestelako osagai batzuk hautatuta,

baina adibide zehatz hori nahikoa da, zalantzarik gabe, aurrez gaitasun partzialaren kontzeptuari buruz

esan dena osatzeko (ikus hizkuntza baten ezagutza partzialei buruzko oharrak).

6.2 Hizkuntzen ikaskuntza-prozesuak

6.2.1 Hizkuntza bereganatzea edo ikastea

“Hizkuntza bereganatzea” eta “hizkuntza ikastea” esapideak hainbat eratara erabiltzen dira gaur egun.

Askok bata zein bestea nahasian erabiltzen dituzte. Beste batzuek, berriz, termino orokortzat dute bata

eta erabilera mugatukotzat bestea.

• Beraz, “hizkuntza bereganatzea” termino orokortzat har daiteke, edo termino mugatutzat, bestela,

honako hauek adierazteko:

a) gramatika unibertsaleko gaur egungo teoriek ama-hizkuntzan ez diharduten hiztunen hizkuntzari

buruz egiten dituzten interpretazioak (adibidez, parametroak) finkatzea. Lan hori

psikolinguistika teorikoaren adar bat da, hizkuntzalaritza aplikatuaren profesionalei gutxi

edo zeharka bakarrik interesatu ohi zaiena, teoria horrek gramatika prozesu kontzienteetatik

oso urrun dagoela diolako batez ere.

b) ama-hizkuntza ez den hizkuntza bat erabiltzeko aukera ematen duten ezagutzak eta ahalmenak,

testuinguru formaletan eta komunikazio-egoeretan zuzenean parte hartzearen edo testuarekiko

zuzeneko esposizioaren ondorio direnak.

• “Hizkuntza ikastea” zentzu orokorrean erabil daiteke, edo, bestela, zentzu mugatuan, ahalmen

linguistikoa planifikatutako prozesu baten emaitza gisa, batez ere erakundeen arloan ikasketa akademikoa

eginez.

Gaur egun, ezinezkoa dirudi terminologia normalizatu bat erabiltzea, batez ere ez dagoelako termino

argirik “ikaskuntza” eta “bereganatzea” terminoen ideia zentzu estuan ematen duenik.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zein zentzutan erabiliko diren terminoak. Era berean, erabiltzaileek terminoak gaur

egungo erabilera espezifikoaren kontrako eran ez erabiltzen saiatu beharko dute.

• Nola eman daitezkeen hizkuntza bereganatzeko aukerak eta nola erabili aukera horiek

behar bezala, (b)n azaldu den zentzuan.

6.2.2 Nola ikasten dute ikasleek

Gaur egun, ez dago ikasleen ikasteko moduari buruzko adostasunik lortu duen ikerketarik, ez behintzat

Erreferentzia Markoa ikaskuntzaren teoria jakin batean oinarritzeko adinako sendotasuna duen iri-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!