15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 9 8

ulertuei aurre egiteko hainbat era, sar daitezke. Koherentzia eta gardentasun gehiago emango liekete

kurrikuluaren baitako aukerei eta hobetu egingo lukete egitura orokorra, beste ikasgai batzuetarako

diseinatutako programei kalterik egin gabe.

Gainera, tituluen gaineko ikuspegi modularrari esker, ebaluazio espezifikoa egingo litzateke, ad

hoc modulu batean, aurretik aipatutako eleaniztasun eta kulturaniztasunean moldatzeko gaitasunei

buruz.

Alderdianiztasuna eta modularitatea, beraz, funtsezkoak dira kurrikuluan eta ebaluazioan hizkuntz

dibertsifikazioa garatzeko. Erreferentzia Markoak, bere egituraketari esker, aukera ematen du,

eskaintzen dituen kategorien bidez, antolaketa modular edo alderdianitz hori lortzeko jarraitu behar

zaien norabideak adierazteko. Nolanahi ere, zabaldutako bide horrek eskolan eta testuinguru askotan

hainbat proiektu eta lan esperimental garatzea eskatzen du ezinbestean.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Inplikatuta dauden ikasleek eleaniztasun eta kulturaniztasunaren esperientziarik

baduten, eta esperientzia hori nolakoa den.

• Ikasleak gai diren, oinarrizko mailan bada ere, hainbat hizkuntz eta kultur komunitatetan

moldatzeko, eta nola banatzen eta bereizten den gaitasun hori hizkuntza erabiltzen

den testuinguruen eta hizkuntz jardueren arabera.

• Ikasleek beren ikaskuntzan zehar nolako esperientzia izan dezaketen eleaniztasunaz

eta kulturaniztasunaz (adibidez, ikastetxean eta ikastetxetik kanpo, era paraleloan).

• Nola txerta daitekeen esperientzia hori ikaskuntza-prozesuan.

• Zer helburu-mota diren egokienak ikasleentzat (ikus 1.2. atala), gaitasun eleanitz eta

kulturanitzaren une jakin batean, kontuan hartuta haien ezaugarriak, itxaropenak,

interesak, planak eta beharrak, eta baita aurretiko ikaskuntza-ibilbidea eta baliabideak

ere.

• Nola sustatu ikasleen garapen-prozesuan gaitasun eleanitz eta kulturanitzaren osagaien

bereizketa egitea eta osagai horien arteko harreman eraginkorra ezartzea;

zehazki, nola eman arreta ikasleen ezagutza eta trebetasun transferigarriei eta zeharkakoei,

eta nola erabili ezagutza eta trebetasun horiek.

• Zer eratako gaitasun partzialek (zer motatakoek eta zer helbururekin) aberats eta

bereiz ditzaketen ikasleen gaitasunak.

• Nola txertatu koherentziaz hizkuntza edo kultura jakin bati buruzko ikaskuntza,

hainbat hizkuntzaren eta kulturaren garapenaz diharduen kurrikulu orokor batean.

• Zer aukera eta zer era dauden kurrikulu-agertokiak bereizteko eta ikasle bakoitzaren

araberako gaitasun dibertsifikatuaren garapena kontrolatzeko. Nola sinplifika daitezkeen

eskalak, sinplifikatzea egoki ikusiz gero.

• Ikaskuntzaren zein antolaketa-motak (ikuspegi modularrak, adibidez) erraz lezakeen

ikaskuntza-ibilbidearen gaineko kontrola, ikasle horiei dagokienez.

• Ebaluazioari buruzko zein ikuspegik ematen duen aukera ikasleen gaitasun partzialen

eta gaitasun eleanitz eta kulturanitz dibertsifikatuaren ezagutza kontuan hartzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!